Jon Artetxe Artabe areatzarra, Donostiako 47. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketako irabazle

Bizkaie! 2012-03-21 16:56   sariak-autortzak

Jon Artetxe bizkaitarraren Chillida izenburuko lanak irabazi dau Donostiako 47. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketea. Artetxek 1.200 euroko saria jasoko dau; ganera makina bat jentek ikusiko dau bere beharra, lehiaketearen arduradunek nabarmendu dabenez. Danetara, 1.333 kartel aurkeztu ziran lehiaketara.

Jon Artetxe bizkaitarraren Chillida izenburuko lanak irabazi dau Donostiako 47. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketea. Artetxek 1.200 euroko saria jasoko dau; ganera makina bat jentek ikusiko dau bere beharra, lehiaketearen arduradunek nabarmendu dabenez. Danetara, 1.333 kartel aurkeztu ziran lehiaketara.

Jon Artetxe Artabe Areatzakoa da, 26 urte ditu eta igaz amaitu zituan Arte Eder ikasketak. Gaur egun diseinu grafikoko lanak egiten ditu Onin Grafik Bilboko estudioan. Hauxe da irabazten dauen lehenengo lehiaketea. Lehenago, Bilboko eta Bizkaiko beste hainbat herritako jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketetan parte hartu dau.

Kartelaren izenburua Eduardo Chillidaren laminen eta grabaduen eragina azpimarratzeko aukeratu dau areatzarrak. Hain zuzen be, 47 zenbakia egiteko Donostiako Haizearen Orrazia eskulturan inspirau zan, eta kolore urdinak Donostiako kostaldea gogoratzen dau. Izenburua bere lana Mariscalen estiloagaz loturea eukala esaten ebenen kontra egiteko be aukeratu dau, berak ukatu egiten dau eta. Chillidaren eragina azpimarratu nahi izan dau, beste ezeren ganetik.

Lehiaketearen epaimahaian hainbat arlotako adituek hartu dabe parte; hain zuzen be, Mikel Erentxun musikariak, Russian Red taldeko Lourdes Hernándezek, Karmele Soler makillatzaileak eta Lara López Radio 3 irrati-kateko zuzendariak. Eurekaz batera, Heineken Jazzaldiko ordezkari bik (Miguel Martín zuzendaria eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazino arduraduna) eta Heineken Españako beste bik (Helena Ruíz product managerra eta Gonzalo González brand managerra) be epaimahaikide izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu