Blas de Otero-Bilboko Hiria nazinoarteko poesia sariaren bosgarren edizinoa abian da
2012-03-21 14:47 KultureaBlas de Otero-Bilboko Hiria nazinoarteko poesia sariaren bosgarren edizinoa antolatu dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazinoak. Lehiaketeak 6.600 sari bi emongo ditu, euskerazko eta gaztelaniazko lanik onenei.
Blas de Otero-Bilboko Hiria nazinoarteko poesia sariaren bosgarren edizinoa antolatu dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazinoak. Lehiaketeak 6.600 sari bi emongo ditu, euskerazko eta gaztelaniazko lanik onenei.
Sariketan aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan behar dira, eta beste edozein sariketatan saririk edo akzesitik jaso bakoak. Ez ditue jatorriko behartzan hartuko aurkezten dan modalidadeko hizkuntzara beste hizkuntza batetik itzulitako lanak. Lanek 700 bertso izango ditue gitxienez, eta 1.000 gehienez, eta gaia, errima eta neurria libreak izango dira.
Lehiaketearen oinarrietan ezartzen danez, lanak papelez aurkeztu daitekez, edo Bilboko Udaleko webgunearen bitartez bialdu ahal izango dira, bagilaren 15a baino lehen. Papelez aurkeztu ezkero, lanaren lau kopia bialdu beharko dira Abando-Barrainkuako Udaltegira, Blas de Otero Fundazinoaren izenean. Udaleko webgunearen bitartez aurkezten diran lanei jagokonez, egileak bere datuekaz bete beharko dau formularioa, eta poema-bilduma PDF formatuan bialdu beharko dau. Epaimahaiaren erabagia urrian jakinarazoko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!