Argiñetako nekropolia ikertzeko proiektua aurkeztu dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak

Bizkaie! 2012-03-21 17:28

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak Argiñetako moltso arkeologikoa ikertzeko proiektua aurkeztu dabe. Ikerlanaren helburu nagusia San Adrianeko nekropolia eta baselizea berreskuratzea da. Aurkezpenean, Josune Ariztondo Kultura foru diputadua, Ana Otadui Elorrioko alkatea eta Andoni Iturbe Kultur Ondareko zerbitzu burua izan dira egitasmoaren ezaugarriak azaltzen.

Bizkaiko Foru Aldundia eta Elorrioko Udalaren artean gauzatuko da Argiñetako jarduna. Ariztondok azpimarratu dauenez, ikerlan honen helburu nagusia San Adrianeko nekropolia eta baselizea oso-osorik berreskuratu eta balioestea da. Honegaz batera, ganeratu dau Kultura Ondarearen arloan Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketea hiru ardatzen ganean oinarritzen dala, ikerketea, konserbazinoa eta zabalkuntzea.

Egitasmoaren lehenengo pausua ikerketea izango da, baina ostean leheneratze eta zabalkuntza ekintzak egingo ditue. Ikerketa historikoa gure iragana ulertzeko oinarrizko jarduketarako arloa da, erkidego honen sustraietan sakontzeko eta ezagutzera emoteko eta bertatik ikasteko esan dau foru diputaduak.

Argiñetako proiektuaz aparte, Bizkaiko Foru Aldundiak beste ekimen batzuk be landu ditu, besteak beste, Ereñozarreko Arrolako Oppidumaren I+G Kulturaleko proiektua, eta Santimamiñeko eta Mañariko Askondoko kobak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu