Badator Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako finala

Bizkaie! 2012-03-21 17:16   Bertsolaritzea

Asteon, barikuan, martiak 23, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta BBK-k antolatutako sariketako finala, Bilboko Kafe Antzokian, Lea Artibai eta Durangaldea taldeen artean.

Asteon, barikuan, martiak 23, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Bizkaiko Bertsozale Alkarteak, Bizkaiko Ikastolen Alkarteak eta BBK-k antolatutako sariketako finala, Bilboko Kafe Antzokian, Lea Artibai eta Durangaldea taldeen artean. Sariketan zehar Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea-Artibai eta Enkarterri taldeetako 45 bertsolarik hartu dabe parte, eta horreetako 8 izan dira lehen aldiz kantau dabenak. Finalera heltzeko, sailkapen-saioak eta finalaurrekoak jokatu dira zezeilean eta martian. Sailkapen-saioetan, Arratia, Bilboaldea eta Enkarterriko tadeak kanporatuak geratu ziran. Finalaurreko saioak joan dan astean egin ziran, Ipar Uribe-Lea Artibai eta Durangaldea- Busturialdea saioen bitartez, eta aurrera egin eben taldeak etzi Kafe Antzokian finala jokatuko daben Durangaldea eta Lea Artibai izan dira.

Lea Artibaiko taldeak sariketa honen 20 edizinoetan hartu dau parte da eta bera izan zan lehenengo irabazlea. Ordutik beste 5 alditan irabazi dau sariketa hau eta hirutan izan da bigarren. Taldeko partaideak Markina, Ondarroa, Lekeitio eta Berriatukoak izaten dira.

Durangaldeko taldea be sariketa honen 20 edizinoetan egon da eta bitan izan da irabazlea eta beste hirutan geratu da bigarren. Talde hau beti izan da bertsolari handien harrobia, besteak beste, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza, eta oraingoan be hori erakusten ahaleginduko dira.


Etzira arte ez dago zehatz jakiterik finalean nortzuk kantauko daben baina ondokoak izan daitekez:

- Lea Artibai taldean, 18 urtera artekoak: Nerea Ibarzabal, Josune Aramendi eta Elene Lejarzegi; 19-24 urte bitartean, Jokin Arbe, Eneko Arrate eta Xabier Iturraspe.

- Durangaldea taldean, 18 urtera artekoak: Txaber Altube, Igor Uruburu eta Ane Alegria; 19-24 urte bitartean, Aitor Bizkarra, Julen Sololuze eta Eñaut Uruburu.


Talde teknikoa

• Epaimahaia: Arkaitz Estiballes, Juanjo Respaldiza eta Gorka Intxaurbe.
• Aurkezlea: Bernardo Mandaluniz.


2011ko irabazleak

Ipar Uribe eta Lea Artibai lehiatu ziran igazko finalean eta Ipar Uribe izan zan jaun eta jaube. Bizkaiera egokienari saria, barriz, Illart Gumuziok irabazi eban; azkenik, finalistarik gazteena Aissa Intxausti izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu