Bilbao Ars Sacrum jaialdiak eleiz musikarik onena eskainiko dau apirilaren 9tik aurrera
2011-04-05 14:25 MusikeaMunduko hainbat herrialde eta kulturetako eleiz musikea batuko dau Bilbao Ars Sacrum jaialdiak apirilaren 9tik 20ra bitartean, Bilbao 700 Fundazioak antolatuta. Bilboko Gizakundearen Andra Mari eleizan egingo ditue kontzertu guztiak.
Bilbok 2014ko Diseinuaren Munduko Uriburua izan gura dau
2011-04-05 13:43 kulturbizDiseinuaren Munduko Uriburua izateko hautagaitzea aurkeztu barri dau Bilbok. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dabe ekimena. Hainbat alkarte eta erakundek be bat egin dabe Bilbo Diseinuaren Uriburu izan daiten 2014an.
Lau euskal film saritu ditue Nanteseko Espainiar Zinemaren Jaialdian
2011-04-05 10:56 Barriak 80 egunean, Debekatuta dago oroitzea, No controles eta Balada triste de trompeta dira film sarituak.Bost sari jaso ditu Alberto Gorritibereak zuzendutako 'Arriya' filmak
2011-04-05 10:30 BarriakEuskeraz filmautako pelikula honek antzeztaldeko emakumezkoen aktore onenaren (Begoña Maestreri), jantzi-diseinu onenaren (Saioa Larari), argazkilaritza onenaren (Gaizka Bourgevadi), soinu banda onenaren (Bingen Mendizabali) eta estreineko lan onenaren sariak eskuratu ditu.
Mondragon Unibertsitateak bi mila eurogaz sarituko dau ikasturte amaierako euskerazko proiekturik onena
2011-04-04 17:50 Euskerea berbagaiSariaren helburua unibersidadeko ikasleen artean eta korporazinoko enpresetan euskeraz egindako ikasturte amaierako proiektuak bultzatzea da, pausu bat gehiago eginez euskerearen normalizazinoan, unibertsitate-enpresa hartu-emonetan.
'Gida-baimena euskaraz' kanpaineak 150 euroko txeke bana eskainiko deutse azterketea euskeraz egiten dabenei
2011-04-04 15:15 Euskerea berbagaiGida-baimenaren prestaketea eta azterketea euskeraz egitea bultzatzea helburu dauen kanpainearen bigarren edizinoak gazteakana zuzenduko ditu baliabideak, igaz auto-eskolei laguntzinoak eta materialak emon ondoren.
Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau Bilboko BreakOnStage jaialdian
2011-04-04 15:00 MusikeaBreakOnStage jaialdiaren hamargarren edizinoa Bilboko Kasilla kirolgunean egingo da asteburuan, apirilaren 9an. Munduko breakdance arloko azken lehiaketako irabazle Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau bertan egunean.
Jare eta Basaki talde bizkaitarrek disko barri bana atarako dabe udabarrian
2011-04-04 13:37 MusikeaOihuka diskoetxeak udabarrirako nobedadeak prest daukaz. Disko barri bigaz dator diskoetxe gipuzkoarra: Jare talde barriaren Itxaropenaren ertzean eta Basakiren Egunero hasten da.
Nazinoarteko Zinema eta Gastronomia Jardunaldiak Gasteizen apirilaren 4tik 7ra
2011-04-04 12:37 BarriakMundu bat begirada anitz lemapean, apirilaren 4tik 7ra, arabiar herrietako, Alemaniako, Kataluniako, Frantziako, Galiziako, Greziako, Italiako, Japoniako, Poloniako eta Errusiako zinemagaz eta gastronomiagaz gozetako aukerea izango da. Ekitaldietarako sarrera libre eta dobakoa da, edukiera bete arte.
Manex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela
2011-04-04 11:02 BertsolaritzeaManex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela. Zapatuan, Gasteizeko Printzipal aretoan 800 lagunetik gora batu ziran bertsoaren inguruan. Iñaki Murua Bertsozale alkarteko lehendakariak eta Blanca Gomez de Segura artisauaren eskutik eskuratu eban txapela eta oroigarria Agirrek.
Jorge Oteizaren 44.000 agiri ipini barri ditue Interneten
2011-04-01 16:30Altzuzako Oteiza museoak Jorge Oteizaren 44.000 agiri ipini ditu Interneten. Besteak beste, artistearen artxibo personaleko 9.000 idatzi batu ditue www.museooteiza.org webgunean.
Bizkaiko 150 ikaslek parte hartu dabe gaur VIII. Coca-Cola Idazlan Lehiaketan
2011-04-01 15:23 sariak-autortzakBizkaiko hogeita hamairu ikastetxetako 150 ikaslek hitzordu berezia euki dabe gaur goizean Sarrikoko Fakultatean; izan be, Norbega enpresearen (Espainia iparraldeko Coca-Cola freskagarriaren botilaratze lantegia) Coca-Cola Idazlan Lehiaketearen zortzigarren edizinoa martxan dago.
jajaja
Erantzuna | Chillida Leku Museoak sarreren prezioa merkatuko dau 2010eko astelehenetan
'Mundu hobe batean' zinema-aretoetan ikusgai, Zinema Euskaraz programearen eskutik
2011-04-01 13:26 BarriakMundu hobe batean (In a Better World) filma euskeraz estreinauko dabe barikuan, hilaren 1ean, Euskal Autonomi Erkidegoko uriburuetan. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinema Euskaraz programearen barruan dago euskerazko hau estreinaldi hau.
Expodistrito programako bost erakusketa ibiltari barri ikusgai honezkero
2011-04-01 11:13 KultureaExpodistritok, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen dan aldi baterako erakusketa zikloak, pinturea, marrazketea eta argazkiak ardatz hartuta, urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua abiarazoko dau gaur, hilak 1.
Kontseiluak udalen hizkuntza-politiken neurketea jasoten dauen webgune barria aurkeztu dau
2011-04-01 10:50Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren www.udalenhizkuntzapolitika.org webgunea udaletako hizkuntza-politiketan interesa dauen edozeinentzat baliogarria izango da.
Ipar Uribe eta Busturialdea aurrera doaz Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketan
2011-03-31 14:37 BertsolaritzeaDerion eta Zallan egindako saioakaz, amaitu da honezkero sailkapen-fasea. Derion Ipar Uribe eta Durangaldeko taldeen arteko lehia izan zan eta Zallan, barriz, Enkarterri eta Busturialdekoen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Ipar Uribe eta Busturialdea izan dira.
Berrizko ondareari jagokozan fitxa didaktikoak sarean konsultau daitekez
2011-03-31 12:06Egitasmoa Udalak garatutakoa izan zan eta horretarako Labayru Ikastegiaren laguntzinoa izan eban. Horregaitik, www.berriz.org udaleko webgunean ezeze, Labayru Ikastegiaren www.herriondarea.org atarian be konsultau daitekez fitxak.













k bueno xabal!!!!
jhahajah
Erantzuna | Chillida Leku Museoak sarreren prezioa merkatuko dau 2010eko astelehenetan