Bigarren Michelin izarra Eneko Atxarentzat eta zazpigarrena Berasategirentzat

Bizkaie! 2010-11-26 11:40   Jan edanak

Eneko Atxa sukaldariaren Azurmendi jatetxeak (Larrabetzu) bigarren Michelin izarra jaso dau eta, sari horri esker, Atxa da lehenengo bizkaitarra bi izar Michelin dituana. Bestalde, Martin Berasategi sukaldari gipuzkoarrak bere zazpigarren Michelin izarra lortu dau sukaldariaren Santo Hotel Catedral izeneko Sevillako jatetxeari emon deutse-eta saria. Sukaldari ezagunaren Lasarteko jatetxeak hiru zituan, bi Bartzelonakoak eta bat Tenerifekoak.

Merkaduan dagozan euskerazko produktuen barri emoten dauen katalogoa zabaldu dabe Getxon

Bizkaie! 2010-11-26 10:55   Euskerea berbagai

Getxoko Udala euskerazko produktuen katalogoa eta horren barri emoten dauen Imanol Landa alkatearen gutuna bialtzen hasi da udalerriko 0 eta 18 urte bitarteko 8.500 familiari, Gabonetara begira merkaduan dagozan euskerazko produktuen barri emoteko.

Europako azken kontzertua Getxon emongo dau Rafael Amorrek

Bizkaie! 2010-11-26 10:32   Musikea

Rafael Amorren kontzertuagaz abiatuko ditu bere 10. urteurreneko ospakizunak Koska Irratiak, Uribe Kostako irrati libreak. Datorren urteko zezeilera arte luzatuko dira bestelako ekimenak. 10 urte uhinetan. Eskerrik Koska lelopean, egitarau potoloa preparau dau Uribe Kostako Koska Irratiak

»» Ikusi argazki guztiak (2)

60.000tik gora lagunek bisitau dabe AlhóndigaBilbaoren mediatekea, ateak zabaldu zituanetik

Bizkaie! 2010-11-25 16:58   kulturbiz

Joandako urriaren 24tik egunero 1.500 persona baino gehiago igaro dira ekipamendu barritik. Zapatu eta domekatan izaten da jente gehien; astegoienetan, 3.000 persona be izan dira egun batzuetan.

'Aukeran' jantza-konpainiak zabalduko dau aurtengo Udagoieneko Ostera

Bizkaie! 2010-11-25 14:53   kulturbiz

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak hamaikagarren edizinoa beteko dau aurten eta asteburu honetatik abenduaren 30era Galdakao, Mungia, Muskiz, Bilbo, Durango eta Zalla herriak kultur jarduerez jantziko ditu. Danetara, hamabi emonaldi izango dira, musika eta antzerki arloetakoak, euskerearen erabilerea sustatzen lagunduko dabenak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Datorren zapatuan jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IV. Txapelketea

Bizkaie! 2010-11-25 13:48   Euskerea berbagai

Hogeta hamabost lehiakide txapelaren alde

LUMA aldizkariak antolatuta, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IV. Txapelketea jokatuko da Irunen datorren zapatuan, zemendiak 27. Euskerazko berba joko, berba kurutzatu eta denpora-pasa jokoak eskaintzen ditu hilero LUMA aldizkariak (108 zenbaki kaleratu ditu honezkero) eta laugarren aldia da txapelketa hori antolatzen dauena.

Gastronomiako eta Sukaldeko Zientzien Gradua aurkeztu dau Basque Culinary Centerrek

Bizkaie! 2010-11-25 10:41   Jan edanak

Basque Culinary Centerrek San Sebastian Gastronomika jardunaldien barruan aurkeztu ditu Gastronomiako eta Sukaldeko Zientzien Espainiako lehenengo graduaren ezaugarriak. Ekintza historikoa da aintzatespen akademiko handiena lortu baitau lanbide eta sektore honek; izan be, ez dago gastronomia arloan unibersidadeko prestakuntza-eskaintza ofizialik.

Gazteak eta artea indarkeria matxistearen kontra buztarturik, Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2010-11-25 09:15

2005ean sortu zan Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Euskadiko Udalen sarea, EUDELen eta Emakunderen bitartez. Aurten, bi horreei Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimen Zuzendaritzea gehitu jake. Egun 48 udalerrik osotzen dabe sarea, eta euskal biztanleen %70 ordezkatzen dau.

'Plazatik plazera, plaza plazer' hiru inprobisazino mota plazan batera

Bizkaie! 2010-11-24 16:32   Bertsolaritzea

Zemendiaren 29tik abenduaren 5era Gasteizen egingo dan kongresu baten harira, Uruguayko Payadoreak eta Cubako repentistak etorriko dira Euskal Herrira. Payadoreek eta Repentistek, bertsolarien antzeko jarduna egiten dabe.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa eguenean hasiko da ospatzen bere 80. urteurrena

Bizkaie! 2010-11-24 14:00

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Artelan Berreginen Museoak 80. urteurrena eta bere egoitza Mariaren Bihotzaren Eleizan ezartzearen laugarren urteurrena ospatuko ditu, eta Berre-click artea erakusketea zabalduko dau eguenean.

Errautsak antzezlana BilBAKen udagoieneko programazinoan

Bizkaie! 2010-11-24 11:28   Kulturea

Artedrama (Bizkaia), Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta Le Petit Theatre de Pain (Lapurdi) euskal taldeak proiektu baten inguruan batu dira: Errautsak taularatzea, hain zuzen, 70. hamarkadan jaio eta Itoiz edo Delirium Tremens-en rockagaz hazi zan belaunaldiaren erretratua.

Euskerea Internet bidez zabaltzeko kanpainea jarri dau martxan Etxepare Institutuak

Bizkaie! 2010-11-24 11:06   Euskerea berbagai

www.euskaramundiala.net webgunearen bidez, herritarrek hamarnaka esaldi izango ditue eskura, besteak beste, esaera zaharrak, eguneroko berbak eta aho-korapiloak. Bide horretan, webgunera sartzen danak aukerea izango dau esaldi bat aukeratu, entzun eta, esaldi bera ahoskatuz, webcam bidez grabetako.

Deustuko Unibersidadeak Zuzenbide Zibilari buruzko hiztegi bat argitaratu dau

Bizkaie! 2010-11-23 14:30   Euskerea berbagai

Deustuko Unibersidadeak Vocabulario de Derecho Civil izenburuko hiztegia argitaratu dau, diziplina hori euskeraz ikastea errazteko asmoz. Hiztegian batzen diran berben euskerazko eta gaztelaniazko itzulpenek 'tresna praktiko eta zehatza' izan gura dabe beren jarduerea bi hizkuntzetan garatu gura daben Zuzenbide Zibilaren profesionalentzat.

Leioako 2011ko Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2010-11-23 13:08   Kulturea

2011ko maiatzaren 12, 13, 14 eta 15ean ospatuko dan Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea zabalik dago. Antolatzaileek 2011ko edizinoan parte hartu gura daben konpainia, artista eta alkarteek izena emoteko epea zabaldu dabe. Proposamenak aurkezteko epea 2011ko urtarrilaren 21ean amaituko da.

Karlos Argiñano omendu dabe Gastronomika jardunaldietan

Bizkaie! 2010-11-23 10:29   Jan edanak

Karlos Argiñanoren ibilbidea omendu dabe San Sebastian Gastronomika-Euskadiko Goza Ezazu Nazinoarteko Biltzarraren XII. edizinoan. Besteak beste, Hilario Arbelaitz, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana lankideek euren mirespena agertu deutse Zarautzeko sukaldariari.

Shakirak BECeko jarraitzaileak jantzan jarriko ditu gaur

Bizkaie! 2010-11-23 10:18   Musikea

Musikari kolonbiarrak pasa dan barikuan 18.000 ikusle batu zituan Madrileko Palacio de Los Deportes gunean eta gaur Barakaldoko BECen egon ondoren, bihar Bartzelonako Palau Sant Jordin kantauko dau.

josu bergara 2010-11-22 15:44

aupa Antton, zorionak eta aurrera.

Erantzuna | Antton Aranburu bakarlariak bere lehenengo diskoa aurkeztu dau 'Goraka' izenagaz

Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariek bertsoz bertso kontauko dabe Deustuko historia

Bizkaie! 2010-11-22 14:52   Bertsolaritzea

Ekitaldia Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Deustuko Berbaizu Euskera Alkarteagaz alkarlanean antolatutako 'Deustura udazkeneko kultura' ekimenaren barruan dago. Ekimena joan dan zemendiaren 12an hasi zan eta hilaren 30ean amaituko da.

Mikel Martinezek 'Larria, kutsakorra, mendebaldekoa' komedia estreinauko dau abenduaren 7an Durangon

Bizkaie! 2010-11-22 14:38   Kulturea

Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako testua dau oinarri Tartean antzerki taldearen lan barriak. Bakarrizketea izan arren, Mikel Martinezek hiru pertsonaia egingo ditu, eta pertsonaia batetik bestera salto egiten ibiliko da espiral etenbakoan.

Antton Aranburu bakarlariak bere lehenengo diskoa aurkeztu dau 'Goraka' izenagaz

Bizkaie! 2010-11-22 13:02   Musikea

Aranburu bere bandeagaz batera egon da diskoaren aurkezpen-ekitaldian. Bandeak Bidaiari Bakartiak izena hartu dau. Goraka zelan sortu zan eta abentura honek zer eskaintzen deutson azaldu dau Aranburuk.

»» Ikusi argazki guztiak (2)