Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2013-2015 eperako Plan Estrategikoa zehaztuko dau

Bizkaie! 2013-02-13 10:13   Euskerea berbagai

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2013-2015 eperako Plan Estrategikoa zehazteari ekin deutso bagilera bitartean. Proiektu honen bidez, Ziurtagiriaren Alkartearen norabidea behar dan moduan finkatzeko eta garatzeko pausuak zehaztu nahi dira.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2013-2015 eperako Plan Estrategikoa zehazteari ekin deutso bagilera bitartean. Proiektu honen bidez, Ziurtagiriaren Alkartearen norabidea behar dan moduan finkatzeko eta garatzeko pausuak zehaztu nahi dira.

Kudeaketa planaren zehaztapena ez da hutsetik abiatuko, bere garaian Ziurtagiriaren Alkartearen estrategia, 2009-2012 onartu baitzan, alkartearen zeregin, balio eta ikuspegia zehaztuz, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak bere webgunean azaldu dauenez.

Joan dan zezeilaren 1ean hausnarketa prozesuko lehenengo bilerea egin eben -aurrez talde eragilea lanean ibili da prozesua antolatzen-; Zuzendaritza taldeko kideak, Ziurtagiriaren Alkartearen lantaldea eta komunikaziNo aholkulariak alkartu ziran. Azken bilkurako helburua izan zan identifiketea urte honeetan zertan asmau dan eta zertan ez, zer ikasi dan, etorkizuneko aukerak zeintzuk diran edota aurrera begira zer egin daitekeen beste modu batera. Bilereak luze jo eban eta ondorio nagusia izan zan orain arte proiektu arrakastatsua izan dala, baina askoz hobea eta arrakastatsuagoa izan daitekeela aukera guztiak behar bezela erabilita.

Ziurtagiriaren Alkartearen Plan Estrategikoa (2013-2015) garatu ahal izateko, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak interes taldeak identifikau ditu eta hausnarketa prozesuan parte hartzera konbidauko ditu.

Interes taldeak ugariak dira: ziurtagiria daukien entidadeak, zuzendaritza taldea, aholkularitza sektorean dabilzan enpresak, administrazinoak edo alkartean bertan lanean dabilzan personak. Bilera-egutegia zehaztuta dago, eta bilera horreetara konbidauko ditue. Halan da be, ekarpenak egiteko bestelako aukerak be badira: www.baisarean.org blogaren bidez edo info@baieuskarari.org posta helbidera ekarpenak idatziz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu