Athletic Club Fundazinoak II. Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketea antolatu dau
2011-03-10 11:06 kulturbizAthletic Club Fundazinoak, El Correo egunkariaren laguntzinoagaz eta El Corte Inglesen babesagaz, II. Athletic Club Fundazinoa - El Correo - Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketea antolatu dau. Sariketan, 1994ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako munduko edozein lekutako umeek parte hartu leikie.
Euskararen Aholku Batzordea Ekintza Mapa Berriaren diseinuaren lanketea hasi dau
2011-03-10 10:03 Euskerea berbagaiJoan dan zezeilaren 22an egindako batzarrean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) berrikusten eta Ekintza Mapa Berriaren diseinua lantzen hasi zan Euskararen Aholku Batzordea.
Euskal Herriko 23 herritan ospatuko da Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguna
2011-03-09 17:05 KultureaEuskal Herriko hogeita hiru herrik bat egingo dabe Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguneko ospakizunekaz apirilaren 2an, Galtzagorri alkarteak jakinarazo dauenez. Konbita onartu daben liburutegi eta eskoletan tailerrak, kontaketa saioak, erakusketak, irakurketak, lehiaketak, merkatu txikiak eta beste hainbat jarduera atondu dira.
Pakea Bizkaia gure kostaldean zehar ibiliko da
2011-03-09 14:56Apirileko lehenengo hamabostaldian, Pakea Bizkaia belaontzia Bizkaiko kostan zehar ibiliko da bere hezkuntza proiektua ezagutarazoteko asmoz.
Bertoko eta nazinoarteko taldeak Bilbao Distrito Jazz egitarauan
2011-03-09 14:01 MusikeaBarikuan, hilaren 11n, Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hamabigarren edizinoa abiatuko da. Martiko eta apirileko barikuetan jazz musikaz gozetako aukerea egongo da Bilboko makina bat aretotan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Clubagaz alkarlanean sustatutako ekimena da.
Eskaintza zabala Dantza Garaikidearen VII. Zirkuituan
2011-03-09 13:14 KultureaMartxan da daborduko Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hemeretzi herritan. Aurten Dulantzi, Arrigorriaga, Barakaldo eta Gernika herriek be bat egin dabe programeagaz. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 25 konpainiak 29 lan taularatuko ditue datozen hileotan, urtea amaitu arte.
Markos Untzetak 'Mississippi' lan barria kaleratuko dau apirilean
2011-03-09 10:36 MusikeaMusikari eibartarrak hirugarren diskoa argitaratuko dau datorren hilean, Mississippi, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Markos Untzeta bluesetik hasi da diskoa osotzen, eta folk forma soil eta biluzietatik pop-rock jantzi eta dotoreetaraino eroan ditu lan barriko kantak.
21 dendek parte hartzen dabe 'Ospatu eta Oroitu Euskaraz' kanpainearen laugarren edizinoan
2011-03-09 10:11 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak Ospatu eta Oroitu Euskaraz kanpainearen laugarren edizinoa jarri dau martxan, ekitalditarako konbidapenak euskeraz egin nahi dituen personei lana errazteko helburuagaz.
Cheap Trick, Eels eta Bizardunak taldeek Azkena Rock jaialdian joko dabe
2011-03-08 17:47 MusikeaAzkena Rock Jaialdiaren hamargarren edizinoaren kartela ugaltzen doa apurka-apurka, eta Last Tour International promotorak jakinarazo dauenez, Cheap Trick, Eels eta Bizardunak taldeak be Mendizabalan izango dira.
Salman Rushdie eta Slovaj Zizek egileek inaugurauko dabe Gutun Zuria jaialdia Bilboko Alondigan
2011-03-08 13:52 KultureaBilboko Alondigeak Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa antolatu dau apirilaren 7tik 10era bitartean. Topaketon helburua irakurteak eta pentseteak eragiten dauen plazera transmitidutea da.
Bilboko Udalak 'Bilbo eta bere auzoak: historiatik begiratuta' serieko azken liburukia argitaratu dau
2011-03-08 13:25 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbo eta bere auzoak: Historiatik Begiratuta bildumako bosgarren eta azken liburukia argitaratu barri dau. Ekimen hori Bilbao Izan programearen barruan sartzen da, eta bere helburu nagusia Bilboko barrutien historian sakontzea eta herritarrakana hurreratzea da.
Indarkeria sexistearen biktimak gogoratzeko plazea eskatu dabe Bilbon
2011-03-08 11:26Bizkaiko Emakume Asanbladak (AMB-BEA) indarkeria sexistearen biktimak gogoan izateko Azaroaren 25a izeneko plazea eskatzeko jasotako sinadurak eroan ditue Bilboko Udaletxera gaur goizean. Zemendiaren 25a, izan be, Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna da.
Euskaltzaindiaren webguneak 66.000 bisitatik gora izan zituan zezeilean
2011-03-08 10:31Euskaltzaindiaren www.euskaltzaindia.net guneak 66.316 bisita izan zituan zezeilean, eta webguneko orriek 489.463 bistaratze izan zituen hil berean, Akademiako arduradunek jakinarazo dabenez.
Miren Agur Meaberen eta Ainhoa Irazustabarrenaren lan bana 2012ko IBByren Ohorezko Zerrendan
2011-03-07 17:14 KultureaMiren Agur Meabek idatzitako Mila Magnolia lore eta Ainhoa Irazustabarrenak itzulitako Zein polita den Panama! 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan izango dira, lehenengoa idazleen alorrean eta bigarrena itzultzaileen sailean.
Oreka Urban Dance kaleko jantzen jaialdia egingo da Gasteizen martiaren 24tik 27ra
2011-03-07 16:35 KultureaGasteizen egingo da Oreka Urban Dance jaialdiaren lehenengo edizinoa, martiaren 24tik 27ra. Kaleko jantzen lehiaketak, jaiak eta ikastaroak antolatu ditu Gasteizko Oreka Dance alkarteak, Gasteizeko Udalaren eta Krea zentroaren babesagaz.
6.000 lagunetik gora Arriaga antzokiko Ate Edegien Egunean
2011-03-07 14:42 kulturbizAtzo, hilaren 6an, Arriaga Antzokian egin zan Ate Edegien Eguna arrakastatsua eta jentetsua izan zala adierazo dabe gaur ekimenaren arduradunek. Danetara, adin guztietako 6.166 lagunek bisitau eben antzokia.
XXVII. Ercilla Sariak gaur banatuko ditue Bilbon
2011-03-07 13:50 sariak-autortzakGaitzerdi Teatro konpainiaren Decir lluvia y que llueva - Euria esan eta euria erortzea antzezlanak euskal produkzino onenaren saria eskuratu dau eta Barakaldo Antzokiak be saria jasoko dau, azken 18 urteetan denporaldi bakotxean zazpi zarzuela programeteagaitik.
Lorea Citores eibartarra Blas de Otero Fundazinoaren II. Olerkiak irudi lehiaketearen irabazle
2011-03-07 13:08 KultureaLorea Citores eibartarrak irabazi dau Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Olerkiak irudi-Imágenes para unos versos argazki lehiaketea. Idazle bilbotarraren poesia gazteen artean ezagurazotea dau helburu sariketeak.
Aldarrikapen feministen 100. urteurrenean, 'Vindicacion' dokumentalaren aurkezpena eta mahai-inguru bat Bilbon
2011-03-07 11:59Donostian, Zine eta Giza Eskubideen azken Jaialdian estreinau zan Susana Koskaren azken lana eta, Trantsizino garaian feminismoak Espainian bizi izan eban egoerearen barri dakar. Haren aurreko dokumentalean legez, Mujeres en pie de guerra izenekoan legez, honetan be Loquillo abeslariak jarri deutso musikea.




















Aupa gure Miren Agur!
Erantzuna | Miren Agur Meaberen eta Ainhoa Irazustabarrenaren lan bana 2012ko IBByren Ohorezko Zerrendan