Pakea Bizkaia gure kostaldean zehar ibiliko da

Bizkaie! 2011-03-09 14:56

Apirileko lehenengo hamabostaldian, Pakea Bizkaia belaontzia Bizkaiko kostan zehar ibiliko da bere hezkuntza proiektua ezagutarazoteko asmoz.

Apirileko lehenengo hamabostaldian, Pakea Bizkaia belaontzia Bizkaiko kostan zehar ibiliko da bere hezkuntza proiektua ezagutarazoteko asmoz.

Ibilbidea Santurtzin hasiko da apirilaren 2an eta bertan bi egun igaro ostean, ekialderantz abiatu eta Lekeitio, Bermeo eta Ondarroatik pasauko da.

Lekeitiora apirilaren 4an helduko da, astelehena hain zuzen be eta bertan geratuko da eguaztenera arte.

Goizean eta arratsaldeko lehenengo orduetan lehenengo hezkuntzako umeen bisitak jasoko ditu. Asteleheneko eta martitzeneko arratsaldeetan, ostera, sarrerea libre izango da belaontzia eta Pakea Bizkaiaren hezkuntza proiektua ezagutu nahi dabenentzako. Ordutegia bai astelehenean zein martitzenean bostetatik zazpietara izango da.

Gure proiektua eta belaontzia ezagutu nahi badozu, hurreratu zaitez portura aurrean esandako ordutegietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu