Cheap Trick, Eels eta Bizardunak taldeek Azkena Rock jaialdian joko dabe

Bizkaie! 2011-03-08 17:47   Musikea

Azkena Rock Jaialdiaren hamargarren edizinoaren kartela ugaltzen doa apurka-apurka, eta Last Tour International promotorak jakinarazo dauenez, Cheap Trick, Eels eta Bizardunak taldeak be Mendizabalan izango dira.

Azkena Rock Jaialdiaren hamargarren edizinoaren kartela ugaltzen doa apurka-apurka, eta Last Tour International promotorak jakinarazo dauenez, Cheap Trick, Eels eta Bizardunak taldeak be Mendizabalan izango dira.

AEBetako Cheap Trick bandak bagilaren 24an joko dau. Taldea 70eko hamarkadearen erdialdean sortu zan, Rockford urian. Rocka eginez hasi eban ibilbidea, baina azkenengo urteetan new wave, AOR eta power pop estiloakaz be lotu izan ditue. Cheap Trick-ek hainbat kanta ezagun sortu ditu, besteak beste, I Want You To Want Me, Surrender, Dream Police eta The Flame. Estudioko hogei bat disko argitaratu ditue urteotan.

Eels taldeak, barriz, bagilaren 23an emongo dau kontzertua. Eels izenaren atzean Mark Oliver Everett dago, Mr. E izenez be ezaguna. Bakarka hasi zan musikaren munduan, 90eko hamarkadan, eta ostean sortu eban Eels proiektua. Taldeak estudioko bederatzi disko argitaratu ditu, eta bi zuzeneko. Lanik barriena igaz atara eban, Tomorrow Morning.

Bizardunak nafarrek be 23an eskainiko dabe zuzenekoa. Folk-rock estiloan gustora dabilz Iruñeakoak, folk irlandarra eta amerikarra euskerazko rockagaz nahastauta. Eurek, umoretsu, folk radikal vasco esaten deutse egiten daben musikeari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu