Oreka Urban Dance kaleko jantzen jaialdia egingo da Gasteizen martiaren 24tik 27ra
2011-03-07 16:35 KultureaGasteizen egingo da Oreka Urban Dance jaialdiaren lehenengo edizinoa, martiaren 24tik 27ra. Kaleko jantzen lehiaketak, jaiak eta ikastaroak antolatu ditu Gasteizko Oreka Dance alkarteak, Gasteizeko Udalaren eta Krea zentroaren babesagaz.
Gasteizen egingo da Oreka Urban Dance jaialdiaren lehenengo edizinoa, martiaren 24tik 27ra. Kaleko jantzen lehiaketak, jaiak eta ikastaroak antolatu ditu Gasteizko Oreka Dance alkarteak, Gasteizeko Udalaren eta Krea zentroaren babesagaz. Saioak Ibaiondo eta San Andres gizarte etxeetan eta People aretoan egingo ditue.
Jantzarien arteko topaketea eta lehiaketeaz gan, formazinoak garrantzi handia eukiko dau Oreka Urban Dance festibalean. Gasteizen batuko dira, besteak beste, Quick talde norvegiarra, eta Marco Ramos, Wendy García, Ainara Prieto eta Dani Garrido jantzari eta koreografoak.
Martiaren 24an, 19:00etan hasiko da jaialdia, Ibaiondo antzokian. Lehenengo saioan kaleko jantzea zer dan, jatorria eta estiloak azalduko ditue adituek, bideoak eta zuzeneko emonaldiak erabiliz. Hilaren 25ean eta 26an, konbidautako koreografoek eskola magistralak emongo ditue San Andres gizarte etxean. Barikuan, ganera, jaia antolatu dabe People aretoan; Gasteizeko Dj-ak, jantza norgehiagokak, rap kontzertuak, eta abar. Amaitzeko, domekan, 11:00etatik 13:00etara, talde eta bikoteen txapelketea egingo da. Antolatzaileek azaldu dabenez, 160 lagunek emon dabe izena daborduko.
Jaialdiaren inguruko informazino zabalagoa gura izan ezkero: www.orekafestival.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!