Lorea Citores eibartarra Blas de Otero Fundazinoaren II. Olerkiak irudi lehiaketearen irabazle

Bizkaie! 2011-03-07 13:08   Kulturea

Lorea Citores eibartarrak irabazi dau Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Olerkiak irudi-Imágenes para unos versos argazki lehiaketea. Idazle bilbotarraren poesia gazteen artean ezagurazotea dau helburu sariketeak.

Lorea Citores eibartarrak irabazi dau Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Olerkiak irudi-Imágenes para unos versos argazki lehiaketea. Idazle bilbotarraren poesia gazteen artean ezagurazotea dau helburu sariketeak. Hilaren 15ean 95 urte beteko dira Blas de Otero idazlea jaio zanetik.

Olerkiak irudi-Imágenes para unos versos lehiaketako epaimahaia Jose Fernández de la Sota poeteak (2010eko Euskadi Literatur Saria) eta Richard Bilbao argazkilariak osotu dabe, beste aditu batzuekaz batera. Lorea Citores irabazleak En el principio izeneko olerkia hartu dau bere argazkiaren oinarri legez: Si he perdido la vida, el tiempo, todo / lo que tiré, como un anillo, al agua, / si he perdido la voz en la maleza, / me queda la palabra.

NBE-ak 2010-2011 Gazteriaren Urtea izentau dau, eta horri jarraituz idatzi dira deialdi honetako oinarriak. Blas de Oteroren hemeretzi poema zati izan dira gazte argazkilarientzako abiapuntua. Lehiaketeak 14 eta 20 urte bitarteko gazteen 40 argazki jaso ditu danetara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu