Aldarrikapen feministen 100. urteurrenean, 'Vindicacion' dokumentalaren aurkezpena eta mahai-inguru bat Bilbon
2011-03-07 11:59Donostian, Zine eta Giza Eskubideen azken Jaialdian estreinau zan Susana Koskaren azken lana eta, Trantsizino garaian feminismoak Espainian bizi izan eban egoerearen barri dakar. Haren aurreko dokumentalean legez, Mujeres en pie de guerra izenekoan legez, honetan be Loquillo abeslariak jarri deutso musikea.

Aldarrikapen feministen 100. urteurrenean, Liburutegien Udal Sareak, Berdintasun, Elkarlan eta Hiritartasun Sailagaz alkarlanean, saio bat antolatu dau eguazten honetarako (martiak 9) Emakumeen Nazinoarteko eguna ospatzeko. Saio horretan, Susana Koskaren Vindicación dokumentala proiektauko dabe, eta ondoren, Errebindikazino feministetatik Bardintasun politiketara izenburuko mahai-ingurua egingo da.
Emonaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta bertan egongo da Susana Koska, dokumentalaren egilea, Ibone Bengoetxeagaz, Kultura eta Hezkuntza zinegotziagaz. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte. Donostian, Zine eta Giza Eskubideen azken Jaialdian estreinau zan Susana Koskaren azken lana eta, Trantsizino garaian feminismoak Espainian bizi izan eban egoerearen barri dakar. Haren aurreko dokumentalean legez, Mujeres en pie de guerra izenekoan legez, honetan be Loquillo abeslariak jarri deutso musikea.
Dokumentalaren proiekzinoa amaitu ondoren, Errebindikazino feministetatik Bardintasun politiketara mahai-ingurua hasiko da. Parte-hartzaileak: Nekane Alonso, Berdintasun, Kooperazio eta Hiritartasun zinegotzia; Izaskun Moyua, Emakundeko zuzendari ohia eta Marta Dorado, Bizkaiko genero indarkeriaren Behatokiko Auzolan modulu psiko-sozialeko ordezkaria.
Horrezaz gan, Emakumearen Egunaren harian antolatu diran jardueren barruan, bihar, martiak 8, egun osoan, Burtsako udaltegiko (Bilbo) Emakumearen Dokumentazio Zentroak gordeten dauen bildumako kartel feministak erakutsiko dira Alondigako Kulturen Atariko pantailetan.
Informazino gehiago www.bilbao.net helbidean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!