Bertoko eta nazinoarteko taldeak Bilbao Distrito Jazz egitarauan

Bizkaie! 2011-03-09 14:01   Musikea

Barikuan, hilaren 11n, Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hamabigarren edizinoa abiatuko da. Martiko eta apirileko barikuetan jazz musikaz gozetako aukerea egongo da Bilboko makina bat aretotan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Clubagaz alkarlanean sustatutako ekimena da.

Barikuan, hilaren 11n, Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hamabigarren edizinoa abiatuko da. Martiko eta apirileko barikuetan jazz musikeaz gozetako aukerea egongo da Bilboko makina bat aretotan. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Clubagaz alkarlanean sustatutako ekimena da.

Marzio Sholten Group taldearen zuzenekoagaz hasiko da, Begoñako Udaltegian, aurtengo egitaraua. Aurten hainbat estilotako nazinoarteko bost bandak hartuko dabe parte, eta, horreekaz batera, Euskal Herriko talde bat izango da. Bilbon joko daben artisten artean, nabarmentzekoak dira Eric Alexander saxofoi jotzailea eta Sara Serpa abeslari eta konposatzailea, besteak beste. Leioa Big Band izango da Euskal Herriko ordezkaria urte honetako egitarauan.

Azkenengo urteetan gero eta ikus-entzule gehiago hurreratu dira Bilbao Distrito Jazzen kontzertuetara, horregaitik beste areto bat gehitzea erabagi dabe antolatzaileek, Atxuriko Eleiz Museoa, hain zuzen be.

Bilbao Distrito Jazz ekimenak helburu bat baino gehiago ditu: jarraitzaile askorik ez daukan jazz musika estiloa uriko auzoetara zabaltzea; entzule barriak erakartea; 1991tik astero zuzeneko emonaldiak antolatzen dabilen Bilbaína Jazz Club alkartearen lana bultzatzea; eta auzoetako kultur programazinoaren kalidadea hobetzea.

Danetara sei emonaldi atondu ditue. Sarrerea dobakoa da, leku guztiak bete arte.


Egitaraua

- Martiak 11: Marzio Sholten Group (Begoñako Udaltegia, 20:00etan).

- Martiak 18: Eric Alexander Quartet (Sarrikoko Musika Kontserbatorioa, 19:00etan).

- Martiak 25: Bruce Saunders Trio (Arte Sakratuko Museoa, Atxuriko Enkarnazio plaza, 20:00etan).

- Apirilak 1: Sara Serpa Quartet (Bidebarrietako Liburutegia, 20:00etan).

- Apirilak 8: Arthur Kell Quartet (Solokoetxeko Institutua, 20:00etan).

- Apirilak 15: Leioa Big Band (Otxarkoagako Udaltegia, 20:00etan).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu