Markos Untzetak 'Mississippi' lan barria kaleratuko dau apirilean
2011-03-09 10:36 MusikeaMusikari eibartarrak hirugarren diskoa argitaratuko dau datorren hilean, Mississippi, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Markos Untzeta bluesetik hasi da diskoa osotzen, eta folk forma soil eta biluzietatik pop-rock jantzi eta dotoreetaraino eroan ditu lan barriko kantak.
Musikari eibartarrak hirugarren diskoa argitaratuko dau datorren hilean, Mississippi, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Markos Untzeta bluesetik hasi da diskoa osotzen, eta folk forma soil eta biluzietatik pop-rock jantzi eta dotoreetaraino eroan ditu lan barriko kantak. Tartean soul baladak, fanfare kaletar erritmoak eta New Orleanseko soinuak eta country erritmoak be topauko doguz.
Diskoaren hasierean, ideak eremu itsu eta lanbrotsu bat ziran sasoian, izenburua besterik ez neukan. Mississippi, ibai handi bat. Jakina, lehenengo ideia garbia betiko metafora zaharra izan zan; ibaia aurrera doan bizitza moduan, adierazo dau Untzetak.
Markos Untzetagaz batera, talde zabala batu da diskoaren inguruan: Daniel Merino, Pit Idoyaga eta Carlos Velasco, gitarra elektrikoa; Txomin Guzmán, baxu elektrikoa eta gitarra akustikoa; Juan Uribe eta Edu Landeta, bateria; Diego Lasheras, hammond B3-a; Mikel Fernández, pianoa eta glockenspiel-a; Manu Iturregi, akordeoia; Juan Gumuzio, banjoa; eta, Asier Ituarte, tronboia. Bihotz Gorospek ahotsak sartu ditu eta Saúl Santolaria grabazinoaren arduraduna izan da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!