XXVII. Ercilla Sariak gaur banatuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2011-03-07 13:50   sariak-autortzak

Gaitzerdi Teatro konpainiaren Decir lluvia y que llueva - Euria esan eta euria erortzea antzezlanak euskal produkzino onenaren saria eskuratu dau eta Barakaldo Antzokiak be saria jasoko dau, azken 18 urteetan denporaldi bakotxean zazpi zarzuela programeteagaitik.

Bilboko Ercilla Hotelean, gaur, martiak 7, egingo da sari-banaketa ekitaldia. XXVII. Ercilla Sarietan, euskal antzerkiari jagokonez, Gaitzerdi Teatro konpainiaren Decir lluvia y que llueva - Euria esan eta euria erortzea antzezlanak euskal produkzino onenaren saria eskuratu dau eta Barakaldo Antzokiak be saria jasoko dau, azken 18 urteetan denporaldi bakotxean zazpi zarzuela programeteagaitik.

2010eko antzezlan onenaren saria, barriz, Chicago musikalari emotea erabagi dau epaimahaiak. 2010eko abuztuan Bilbon izan zan musikala eta Aste Nagusiko antzezlanik arrakastatsuena izan zan. Obra horretan, Carlos Lozanok egiten eban Billy Flinnen papela eta beragaz batera 26 aktore, jantzari eta abeslarik parte hartzen eben.

Ganerako saridunen artean, Jose Luis Gil (Ser o no ser) eta Silvia Marso (Casa de Muñecas) aktoreak be saritu ditue, gizonezkoen eta emakumezkoen aktore onenaren sailean, hurranez hurran. Gainera, Charo Reina eskarmentu handiko aktoreak be sari bat jasoko dau: Ibilbide Artistikoaren 2010eko saria, bai telebistan, zineman nahiz antzerkian egindako lanagaitik.

Azken buruan, 2010 urtean zehar hil ziran Manuel Alexandre, Juanito Navarro nahiz Paco Maestre aktoreak omenduko ditue aurtengo Ercilla Sarietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu