Indarkeria sexistearen biktimak gogoratzeko plazea eskatu dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-03-08 11:26

Bizkaiko Emakume Asanbladak (AMB-BEA) indarkeria sexistearen biktimak gogoan izateko Azaroaren 25a izeneko plazea eskatzeko jasotako sinadurak eroan ditue Bilboko Udaletxera gaur goizean. Zemendiaren 25a, izan be, Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna da.

Bizkaiko Emakume Asanbladak (AMB-BEA) indarkeria sexistearen biktimak gogoan izateko Azaroaren 25a izeneko plazea eskatzeko jasotako sinadurak eroan ditue Bilboko Udaletxera gaur goizean. Zemendiaren 25a, izan be, Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna da.

Milaka herritarrek sinatu dabe eskakizuna, Bilbokoek zein kanpokoek, adin, etnia eta gizarte maila guztietakoek, Bizkaiko Emakume Asanbladako arduradunek jakinarazo dabenez. Sinatu dabenen artean, arlo desbardinetan itzala daukan jentea dago: Marcela Lagarde eta Celia Amoros feministak, Alfonso Dubois eta Arantza Urkaregi irakasleak, besteak beste. Baita kultura eta kirol munduko izen ezagunak be, Lucia Etxebarria eta Alex Txikon, adibidez, batzuk aitatzearren, azaldu dau Maitena Monroyk, BEAko indarkeria sexistearen kontrako batzordekoak.

Sinadurakaz batera, Azaroaren 25a plazea non egin erabagiteko batzordea sortzeko eskaerea be egin deutse Bilboko Udalari. Gure proposamena Done Bikendi plazea da, epaitegietatik hur dagoalako, erdigunean dagoalako eta Bilbon badagozelako beste leku batzuk Done Bikendi omenezkoak. Gure ustez, garrantzitsua da Azaroaren 25a plazeak danon oneretxia izatea; herritar guztiak batzea biktimakanako alkartasunaren alde eta matxismoaren kontra, ideología guztien ganetik, azaldu dabe Bizkaiko Emakume Asanbladakoek. Horregaitik, Azaroaren 25a plazearen kokapena akordioz erabagitea proposatu dau BEAk, eta horretarako batzorde bat sortzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu