Nobedadeak 'Sentimendu gabe', Sarkor gernikarren lan barriaren harian
2010-09-22 18:24 MusikeaUrriaren 1ean, barikuan, kontzertua emongo dau Sarkor taldeak Zallako Gaztetxean herriko jaiak dirala eta. Ganera, kamiseta barriak atarako ditu taldeak, kontzertuetan eta Internet bidez salgai jarteko. Era berean, urriaren hasieran, taldearen lehenengo bideoklipa be ikusteko aukerea izango da.
Ipuinak entzuteko aukera bikaina izango da Bermeon asteburuan
2010-09-22 15:55 kulturbizBermeon egingo da asteburu honetan Euskal Herriko Kontalarien Jaiaren bosgarren edizinoa, Bazen behin Bermeon izenburupean. Ganera, aurten izango da lehenengo aldia jaia bi egunetan ospatuko dana, aurreko edizinoetan egun bakarreko jaia izan zan eta.
Don Siegel Guggenheim Bilbao Museoan
2010-09-22 15:44 BarriakGaur, irailaren 22an, eguaztenean, Donostia Zinemaldiagaz lankidetzan antolatutako Cinemart Guggenheim: Don Siegelen lau filmen aukeraketearen lehen saioa eskainiko da Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan.
'Ikastola mugimendua. Dabilen herria' liburuak barikuan ikusiko dau argia
2010-09-22 15:08 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren eta Ikastolen Alkartearen arteko lankidetzearen emoitzea da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa kontau nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko alkarrekintzagaz batera. Ikastolen historia sozialaren saioa da.
Ruper Ordorika Kuban dabil
2010-09-22 12:52 MusikeaBart ekin eutson Ruper Ordorikak Kubako bireari. Tropikoko berora joan jaku kantari oñatiarra; Kuban dabil 'Haizea garizumakoa' bere azken diskoa aurkezten, bide batez, hango musikearen oparotasunaz gozatuz.
Euskal zinemaren egunean Alex Angulok Zinemira Saria jasoko dau gaur
2010-09-22 12:10 BarriakDonostiako 58. Zinemaldiaren barruan, Zinemirak bost film estreinauko ditu: 'Amerikanuak', 'Prohibido Recordar', 'La plaza de la música', 'Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen' eta 'Ttaup, Ttaup! Arraun kolpeka'.
Bilbo La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Astearen eszenatoki bihurtuko da
2010-09-22 10:57 jardunaldiakLa Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Juan Bas idazlearen jatorrizko ideia da. Europan umorezko literaturearen alorrean antolatzen dan jaialdi bakarra, bi urtez behin antolatuko da, ondoko bi helburuak beteteko asmoz: jendartean arrakasta handia dauen literatura eta kazetaritza alorreko genero honen kalidadea aldarrikatzea eta Bilbon literaturearen alorrean dagoan nazinoarteko ekitaldirik eza gainditzea.
'The Dance', Mamba Beat bilbotarren urriko birea prest dago
2010-09-21 17:36 MusikeaLizarrako Gaztetxean abiatuko da birea urriaren 2an eta hortik aurrera, Badajoz, Madril, Burgos, Gasteiz eta Gernikan kontzertuak emon ondoren, bireari amaierea emoteko Santurtziko Kresala aretoan joko dabe urriaren 20an, 22:00etan.
Getxoko Udalak Kirola Euskaraz Gida kaleratu dau Interneten
2010-09-21 15:33 Euskerea berbagaiGidea www.getxo.net/gehitu helbidean dago ikusgai eta laster Getxo Kirolak erakundearen eta udalerriko beste klub ugariren informazinoa eukiko dau, ikastetxeek eskaintzen dituen kirol jarduerenaz gan.
Urriaren 9tik zemendiaren 20ra bitartean, Nazinoarteko XXXI. Antzerki Jaialdia egingo da Santurtzin
2010-09-21 15:24 KultureaAntzerkia, jantza, operea eta bestelako arloak batzen dituan programa zabala izango da eskura eta, danetara, 18 ikuskizun izango dira ikusgai. Umeek be izango dabe euren lekua jaialdian. Holan, eurentzako berenberegi eskainitako hiru ikuskizun taularatuko dira: bi antzezlan eta jantza-ikuskizun bat.
Nino Bravo zanaren kantak Campos Antzokian
2010-09-21 14:55 Musikea Urriaren 1etik 3ra, 'Nino Bravo, el musikal' ikuskizuna izango da BilbonIkuskizuna handia eta ikusgarria da, Elite Producciones taldearen ordezkarien esanetan. Hogei musikari, kantari eta jantzari baino gehiagok osotutako talde artistikoa ez ezik, Nino Bravoren irudia eta ahotsa be agertuko dira eszenatokian, baita bere bizitzako irudi argitatubakoak, bere lankideen lekukotasuna eta bere legendaren sustatzaileak be.
Badatoz XXII. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan parte hartzeko aukeratutako taldeen kontzertuak
2010-09-21 12:48 MusikeaAurten, 818 taldek bete ditue Bilbao Hiria Lehiaketan parte hartzeko baldintzak. Lehiaketearen kategoria bakotxak parte-hartzearen ohiko indizeak gorde ditu: % 68,7 pop-rock estilokoak dira (562 talde); % 24,1 metalekoak (197 talde) eta % 7,2 joera barrien bariante desbardinetakoak dira, hain zuzen be 59 talde.
'Ikasi euskara, eskertuko dizute' leloa aukeratu dau Kontseiluak spot barrirako
2010-09-21 12:09 Euskerea berbagaiEuskerearen etorkizuna gure esku dago eta euskeraz bizi nahi dogula etenbarik adierazoz egingo deutsagu geure hizkuntzeari behar dauen lekua. Euskeraz edonon eta edonoiz egin ahal izateko ez dakitenek, ikasi beharra dabe, euskeraz bizi nahi dogunontzat traba izan ez daitezen, gaztelaniaz edo frantsesez egitera behartu ez gaiezan, hain zuzen.
Odei Barroso urruñarra nagusi Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketako lehenengo saioan
2010-09-20 17:18 BertsolaritzeaOdei Barrosok eta Patxi Iriartek zuzenean eskuratu dabe finalerdietan parte hartzeko txartela; ganerako lau bertsulariek puntuen zain egon beharko dabe sailkatzen diran ala ez jakiteko.
Edurne Pasaban eta Alberto Iñurrategi Eusko Jaurlaritzak antolatutako Ekintzailetzaren Lehen Foro Nazionalean
2010-09-20 15:33'Emprende 2010' foroaren helburu nagusia ekintzailetza-topagune bat sortzea da, jarduera ekintzailea bultzatzearen aldeko erreferentzia eta eredua izateko.
'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenak, gastronomiaren eta literaturearen inguruko topaketea jasoko dau
2010-09-20 14:58 KultureaIrailaren 21ean, 19:30etan da hitzordua Bilboko Bidebarrietako Liburutegian eta Hasier Etxeberria idazle, gastronomo eta kazetaria eta Andoni Luis Aduriz sukaldaria izango dira protagonista.
Julia Roberts aktoreak gaur jasoko dau Donostia Saria
2010-09-20 12:22 BarriakJulia Roberts eta bere barrea, 'Amerikaren neskalaguna', Donostian dagoz. 'Jan, Errezau, Maitatu' filma aurkeztuko dau gaur bertan (filma Sail Ofizialean ikusiko da baina lehiaketatik kanpo dago), eta 21:00etan Donostia saria emongo deutse, ohiko ekitaldian.
Agur eta ohore, Jose Antonio Labordeta
2010-09-20 11:57 kulturbizJose Antonio Labordeta bart hil da, 75 urte zituala, prostatako minbizi baten ondorioz. Azken egunetan Zaragozako Miguel Servet Ospitalean ingresauta egoan eta bertan hil da.
Nola dagozen txakurrak direnak erbitarako edo oilogorretarako deitzen direnak erbitxakur edo oilogortxakur halaxe berdintsu txakurrak direnak zaintzeko ardiak dira arditxakurrak baina ez artzain txakurrak nahiz-eta arditxakurren erabiltzaileak diren artzainak.
Erantzuna | Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea domekan jokatuko da Atxondon
Miragarria !!!!!!!
Erantzuna | Juan Carlos Perez: 'ganbera-musikea lantzen eta konposizinoan oso gustora nabil'