Euskalapps.net jaio da, euskerazko aplikazinoak batu eta sustatuko dituan webgunea
2013-01-22 12:13Euskal hiztunen komunidadearentzat eta, batez be, eskuko gailuetarako euskerazko aplikazinoak sortuko dituenen erreferentziazko webgunea izateko jaioa da Euskalapps.net: bai kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat zein aplikazinoen egileentzat be.

Gero eta nabarmenagoa da euskerearen presentzia sarean, eta horren adibidea da Euskalapps.net. Webgune barriaren helburua da euskerazko aplikazinoak sustatu, garatu, saldu eta desbardinen arteko sorkuntzea bultzatzea.
Smartphone eta tablet gailuetarako euskerazko eduki digitalen sorkuntzea bultzatuko dau Euskalapps.net atariak.
Euskal hiztunen komunidadearentzat eta, batez be, eskuko gailuetarako euskerazko aplikazinoak sortuko dituenen erreferentziazko webgunea izateko jaioa da Euskalapps.net: bai kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat zein aplikazinoen egileentzat be.
Web kanal barriak plataforma anitzeko sarrerea izango dau eskuko gailuen aplikazinoetara (IOS, Android, Windows Phone, Meego, BlackBerry...). Gainera, Euskalappsek soluzinoak eskainiko deutsez aplikazinoentarako leku zentralizatu, fidagarri eta kalidadezkoa nahi daben erabiltzaileei, bertatik deskargau ahal izango baititue benetan erabiliko dituen euskerazko aplikazinoak.
Eskuko telefonoetarako euskerazko aplikazinoak garatzeko ekimena da Euskalapps. Hori dala eta, plataforma barriak egileen esku jarriko ditu erreminta zein interfazeetarako sarbideak, holan sareko aplikazinoak programetako. Era berean, webgune barriak aukerak eskainiko ditu garapenean dabilzan personen arteko hartu-emonak sendotzeko.
The Movie Virtual SL-k sortu dau Euskalapps.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!