'Gartxot' liburu interaktiboa aurkeztu dabe Somugak eta Elkarrek
2013-01-21 14:10Gartxot liburu interaktiboa kaleratu dabe iPaderako Somugak eta Elkarrek. Edorta Barrutabeña eta Asisko Urmenetak sortutako Gartxot, konkista aitzineko konkista komikia dau oinarri. Gartxot pelikulako zuzendari Juanjo Elordi izan da liburu interaktiboaren produktorea.

Gartxot liburu interaktiboa kaleratu dabe iPaderako Somugak eta Elkarrek. Edorta Barrutabeña eta Asisko Urmenetak sortutako Gartxot, konkista aitzineko konkista komikia (Elkar, 2011) dau oinarri. Gartxot pelikulako zuzendari Juanjo Elordi izan da liburu interaktiboaren produktorea.
Liburuaz gozetako beste modu bat dala azaldu dabe Barrutabeñak eta Elordik. Leku faltea dala-eta, kanpoan geratu ziran hainbat material gehitu ditue. Argazkiak, marrazkiak, bideoak, grafikoak, mapak eta 3D animazino egindako dekorauak sartu ditue bersino barrian, papelezkoan ez egozanak.
Apple Store denda birtualean eskuratu daiteke Gartxot liburu interaktiboa, 5,99 euroan. Erosleek liburuaren besrino barriztuak eta zuzenduan doban bajau ahal izango ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!