John Zornek hamabi musikari batuko ditu Masada Maratoi saioan, Donostiako 48. Jazzaldian
2013-01-17 17:03 MusikeaJohn Zorn saxofoi-jotzaileak hamabi talde batuko dituan Masada Maratoi saioa egingo dau garagarrilaren 27an, Donostiako 48. Heineken Jazzaldiaren barruan. Europan egingo dauen bakarra izango da.
John Zorn saxofoi-jotzaileak hamabi talde batuko dituan Masada Maratoi saioa egingo dau garagarrilaren 27an, Donostiako 48. Heineken Jazzaldiaren barruan. Europan egingo dauen bakarra izango da.
Europan hiru Masada Maratoi egiteko asmoa eukan saxofoi-jotzaile estatubatuarrak, baina sano gatxa da holango ekitaldi bat antolatzea, eta azkenean Donostian besterik ez dau egingo.
John Zornek berak aukeratu ditu kontzertuko parte-hartzaileak: Masada Quartet, Sylvie Courvoisier/Mark Feldman Duo, Banquet of the Spirits, Mycale, Krakauer, Bar Kokhba, Abraxas, Erik Friedlander Solo, The Dreamers, Masada String Trio, Uri Caine Solo eta Electric Masada. Sei bat ordukoa izango da Masada Maratoia.
Talde horreetako kideek aspalditik ezagutzen dabe Zorn, askok euren taldeak ditue. Tartean dagoz, Uri Caine pianistea, Dave Douglas saxofoi-jotzailea, Marc Ribot gitarristea, Cyro Baptista perkusionistea, Erik Friedlander txelo-jotzailea, Marc Feldman biolin-jotzailea eta Sylvie Courvoisier pianistea.
John Zorn konpositorea, moldatzailea, produktorea, saxofoi-jotzailea eta multi-instrumentistea da. Estilo ugari landu ditu: jazza, rocka, hardcorea, punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisaua eta soinu-bandak.
1990eko hamarkadan Knitting Factory izenekoaren inguruan sortutako mobimentuaren sustatzaileetakoa izan zan. Ganera, adituek klezmer musikea, jazza eta Europa erdialdeko musika judua nahasten dituan musika-estiloa, birsortu ebala dinoe. 1995ean,Tzadik diskoetxea sortu eban, Kazunori Sugiyama jazz produktore japoniarragaz batera, musika esperimentala sustatzeko eta bere lana ezagutarazoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!