'To say goodbye' filmaren euskerazko bersinoa aurrestreinauko dau Zineuskadik
2013-01-18 14:47 BarriakAgur esatea (To say goodbye) datorren astelehenan, hilak 21ean, aurrestreinauko da euskeraz Tolosako Leidor Aretoan Zinema Euskaraz programearen eskutik. Berria egunkariko zuzendaria dan Martxelo Otamendi kazetariak aurkeztuko dau pelikulea. Estrenaldia, barriz, zezeilaren 8an izango da Gernikan.
Agur esatea (To say goodbye) datorren astelehenan, hilak 21ean, aurrestreinauko da euskeraz Tolosako Leidor Aretoan Zinema Euskaraz programearen eskutik. Berria egunkariko zuzendaria dan Martxelo Otamendi kazetariak aurkeztuko dau pelikulea. Estrenaldia, barriz, zezeilaren 8an izango da Gernikan.
Zinema Euskaraz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta EPE- APV eta IBAIA ikus-entzunezko produktore taldeek osotzen daben Zineuskadi alkartearen barruan dagoan programa bat da. Programa honen helburu nagusia herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatuko dituan, euskerearen erabilerea komunikazino kultural lez erabiliko dauen zein aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film sorta bat jartea da.
Agur Esatea Gerra Zibilean gertatutako umezaroaren eta nortasunaren galereari buruzko istorioa da, baina batez be, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da.
Animazino teknika barritzaileak erabiliz, filmak 1937an Erresuma Batura ebakuau zituen Euskal Herriko ia 4.000 umeei buruzko istorioa kontetan dau. Gurasoei agur presaka esatea behartuta, ume horreek Erresuma Batuan hiru hilebetez egongo zirala uste eben. 75 urte geroago, batzuk oraindino bertan dagoz, betirako gurasoakandik eta ama-lurragandik banatuta. Gatazka itzel eta odoltsuaren ondorioz apurtutako familiak eta suntsitutako umezaroak.
Matt Richards filmaren zuzendariak, Izaskun Arandiagaz batera, Agur esatea lanaren gidoiaren idazketan parte hartu dau.
Gaur egun 80tik 90 urte bitartean dituen 14 umeen ahotsen bidez historiaren jazoera tragiko hau kontetan da filman, animazinozko dokumental eder honetan.
Agur esatea filmaren zuzendaria Matt Richards dokumental egile saritua dogu. 20 urteko ibilbidean zehar 350 film baino gehiago egin ditu BBC, ITV, Channel 4 eta Discovery kanalakaz alkarlanean. Zinema eta antzerkirako gidoiak be idatzi ditu eta azken aldion 20. mendeko ahozko historia proiektuetan dabil buru-belarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!