Harkaitz Cano eta Juan Carlos Márquez protagonista, urteko lehenengo 'Eztabaidak literatureagaz' saioan

Bizkaie! 2013-01-18 13:24   Kulturea

Harkaitz Cano eta Juan Carlos Márquez idazleak izango dira aurtengo Eztabaidak literaturareagaz alkarrizketa zikloko lehenengo protagonistak. Saioa urtarrilaren 22an izango da, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Harkaitz Cano eta Juan Carlos Márquez idazleak izango dira aurtengo Eztabaidak literaturareagaz alkarrizketa zikloko lehenengo protagonistak. Saioa urtarrilaren 22an izango da, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Bai Canok bai Marquezek Euskadi Literatur Saria irabazi eben 2012an, batak Twist nobeleari esker, eta besteak, Tangram lanari esker. Literatura krisian dago? itauna erantzuten ahaleginduko dira Bidebarrietako saioa. Idoia Jauregi Radio Euskadiko kazetariak bideratuko dau eztabaidea. Hainbat gai proposauko deutsiez Jauregik, tartean, irakurteko ohitura galdu izana, fikzinozko generoaren etorkizuna, sorkuntzan egon daitekeen krisialdia edo teknologia barriek eta aisi ohitura barriek literaturan dauken eragina.

Harkaitz Canok (Lasarte, 1975) Lubaki Bandan hasi eban literatur ibilbidea. Lehenengo argitalpenak poesia liburuak izan baziran be, ondorengo lanak prosan idatzi ditu. Euskal Herriko hainbat egunkaritan ibili da kolaboratzaile, eta irrati eta telebistako gidoilaria be bada. 2012ko Euskadi Literatur Saria jaso eban igaz, Twist”(Susa) lanagaitik.

Juan Carlos Márquez (Bilbo, 1967) Informazino Zientzietan lizentziaduna daeta hainbat komunikabidetan lan egin dau. Sorkuntzako idazketa eta kontakizun irakasle da Madrilgo Idazleen Eskolan. Gaztelaniazko 2012ko Euskadi Literatur Saria irabazi dau Tangram (Saltos de Página) liburuagaz.

Eztabaidak literaturareagaz ekimenaren seigarren edizinoa da martitzenean abiatuko dana. Bidebarrietako liburutegian makinatxu bat idazle bikote izan dira eztabaidan urteotan, besteak beste, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, María Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regás edo Juan José Millás eta Pedro Ugarte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu