Donostiako 48. Heineken Jazzaldian joko daben bertoko taldeak aukeratzeko kontzertuak urtarrilaren 22an hasiko dira
2013-01-21 13:08 MusikeaHautaketa kontzertu honeetan parte hartuko daben taldeak ondorengo honeek dira: Guagua & Co Latin Ensemble, Sky Beats, Seminal Jazz, Maldataskull Trio, Pablo Campos Trio, De 2 en Blues Band, Z-Bone Project, The Soulbros, La Prima Janis, The Rising Circus, Gintonic, Roberto Nieva With Strings, North Atlantic Jazz Connection, Borja Arias Trio eta Paul San Martin.
Donostiako 48. Heineken Jazzaldian joko daben bertoko hamar taldeak aukeratzeko prozesua aurrera doa, eta beti lez, talde horreek aukeratzeko jentaurreko kontzertuak egingo dira, urtarrilaren 22an hasi eta apirilaren 12an amaituz, antolakuntzak jakinarazo dauenez. Jaialdia garagarrilaren 24tik 28ra izango da.
Aurten aurkeztutako 40 proposamenen artean, eta taldeek bialdu dituen grabazinoetan oinarrituta, 48. Heineken Jazzaldiko Antolakuntza Batzordeak 15 talde hautatu ditu Donostian urtarrila eta apirila bitartean kontzertuak eskaintzeko. Zuzeneko emonaldi horreen ondoren, Batzordeak, kalidade artistikoa eta publikoaren erreakzinoa balorauta, hamar talde aukeratuko ditu aurtengo jaialdiaren programazinoan sartzeko.
Kontzertuak FNACeko Forum gunean, Altxerri tabernan eta Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan izango dira, dobako sarrerreagaz (Club aretoaren kasuan konbidapenak jaso beharko dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan).
Hautaketa kontzertu honeetan parte hartuko daben taldeak ondorengo honeek dira: Guagua & Co Latin Ensemble, Sky Beats, Seminal Jazz, Maldataskull Trio, Pablo Campos Trio, De 2 en Blues Band, Z-Bone Project, The Soulbros, La Prima Janis, The Rising Circus, Gintonic, Roberto Nieva With Strings, North Atlantic Jazz Connection, Borja Arias Trio eta Paul San Martin.
Egitaraua ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!