Googlek euskerea sartu dau bere 'GTranslate' itzulpen-aplikazinoan
2010-05-19 15:26Googlek beste bost hizkuntza (Euskerea, azerbaiyanera, armeniera, urdua eta georgiera) gehitu ditu GoogleTranslate itzulpen-zerbitzuan. Oraindino garapen fasean dagoz baina euskerea be munduko beste 56 hizkuntzakaz batera agiri da aitatu itzulpen aplikazinoan.
Euskerearen Aholku Batzordeak bagilaren 11n egingo dau legegintzaldi honetako lehenengo bilerea
2010-05-19 12:45 Euskerea berbagaiAdostasun eta mailakatze erispideetan oinarritzen dan hizkuntz politika baten aldeko 'Euskara 21' agiriak hasitako bidean sakontzen saiatuko dira topaketan, Lourdes Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde barriak Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean jakinarazo dauenez. Euskerearen Aholku Batzordearen helburua hizkuntz politikeari buruzko jarduerak aztertzea, bideratzea eta koordinetea da.
'Zabaldu euskerearen atea' kanpainea abiarazo dau Getxoko Udalak
2010-05-19 11:54 Euskerea berbagaiJarduerako testuak euskeraz ipini nahi dituen establezimenduei eta langile autonomoei erraztasun eta abantaila gehiago eskaintzeko helburuagaz, Getxoko Udalak 'Zabaldu euskerearen atea' lelopeko kanpainea jarri dau martxan.
'Si Fellini levantara la cabeza' Las Felliniren erabateko estreinaldia Bilbon
2010-05-19 11:22 KultureaLas Fellini, Caprichossi, Nagore Gore, Nenita Danger eta Yogurninha Borova, edo —gauza bera da- Jaime Seoane, Oskar Delgado, Kepa Olarreta eta Eduardo Gaviña, BBK Salako eszenatokiaren erreginak izango dira gaurtik 23ra arte —domekea-, arratsaldeko 20:00retan eskainiko diran emonaldietan.
Gernika-Lumoko Udalak eta Kontseiluak lankidetza hitzarmena barriztau dabe
2010-05-18 18:50 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok Kontseiluagaz urte honeetan egindako lana nabarmendu dau: 'urte bi daroaguz Kontseiluagaz alkarlanean eta emoitzak begi-bistakoak dira herrian. Bi puntu azpimarratuko neukez: batetik, euskerearen normalizazinoaren aldeko lana herriko euskalgintzeagaz batera egiten gagozala. Eta bestetik, gizarte-eragile eta entidadeen hizkuntza-normalizazinoa bizkortzeko tresna barriak proponidu deuskuzala Kontseiluak'
Oskorri taldearen proiektu barria jantza doinuetan oinarrituta
2010-05-18 18:27 MusikeaMaiatzaren 23an, domekan, eguerdiko 13:00etan, Gasteizko Plaza Barrian egingo dan Euskadiren Uriburutzako XXX. Urtebetetzeko Kontzertuan, entzun, ikusi eta jantzan egin ahal izango da Oskorriren proiektu barria.
150 bat trikitilari batuko dira Getxon Bizkaiko I. Trikitixa Egunean
2010-05-18 18:05 Musikea Bizkaiko Trikitixa Eguna, maiatzaren 23an GetxonBizkaiko Trikitixa Eguna 2010. Egitaraua- Trikitixa eskolen kalejirak Algortan zehar eguerdiko 12:00etatik aurrera.
- Trikitixa eskolen topaketea Tellegorri plazan, 14:30etan.
- 15:00etan bazkaria Algortako Zabala Eskolan
- Erromeria Triki Ta Ke taldeagaz, Algortako Geltokia plazan, 17:30etatik aurrera.
15.556 ikaslek landu dabe bertsolaritzea ikastetxeetan Bertsozaleren eskutik
2010-05-18 12:30 BertsolaritzeaBertsolaritzearen Curriculuma (Bertsozale Elkartea, 2008) da ikastetxeetako proiektuaren oinarri pedagogikoa. Ikastetxetako lanketearen helburuak honeek dira: hizkuntza-komunikazinorako konpetentziak garatzea, umeak bertsozaletu eta euskereagazko jarrera positiboa izatea, bertsolaritza dan kultur adierazpidearen oinarrizko ezagutza izatea eta jentaurrekotasuna lantzea.
Hamar urteko lanen ostean, gaur inaugurau dabe Bilboko Alhondiga
2010-05-18 12:03 kulturbiz2000. urteko abenduan hasitako zahabarritze lanak amaitu ziran eta 71 miloe euroko inbertsinoagaz, gaurko inaugurazino ekitaldi ofizialaren ondoren, eguenean zabalduko ditu ateak, besteak beste, publikoarentzat ugerleku bi, 6.000 metro koadroko atrioa eta zutabe ikusgarriak zein 1.100 m2-ko gimnasioa dituan Alhondiga Aisia eta Kultura Zentroak.
Isidro Elezgarai izango da 2010eko Aste Nagusiko pregoilaria
2010-05-18 11:27Elezgarai bilbotarra da eta 52 urte ditu. Bizitzan zehar gauza asko egin ditu orain arte, beti Bilbogaz eta gizarte ekintzakaz lotuta. Azken 25 urteotan Caja Laboral-Euskadiko Kutxan dabil beharrean, Kanpoko Harremanetarako Zuzendariaren karguan.
Arabar Errioxako sei upategi izango dira London Wine 2010 ardao azokan
2010-05-18 10:41 Jan edanakMerkadu ingelesa tradizinoz Errioxako ardao kontsumitzaile garrantzitsua da, Europa mailan ardao inportatzaile garrantzitsuenetarikoa baita.
XXII. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea Myspace-n
2010-05-17 18:49 MusikeaDagoeneko 'Bilbao Hiria XXII. Pop-Rock Lehiaketeak' MySpace-en dauka lekua. Bertan talde parte-hartzaileen informazinoa, musikea, kontzertuen bideo eta barri guztiak eskuragarri dagoz holakoak kontsultau nahi dituen lagun guztientzat.
Hilaren 21ean amaituko da 2010eko Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldian izena emoteko epea
2010-05-17 17:43 MusikeaAurtengo Aste Nagusiko Bertoko Taldeen XXV. Pop Rock erakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea datorren barikuan, maiatzaren 21ean, zarratuko da, baina hortik aurrera heltzen diran lanak be onartuko dira, aitatutako epearen barruan jarritako zigilu-markea badakarre.
Atxakirik ez egunotan museoetara osterea egiteko
2010-05-17 15:16 kulturbizMuseoen Nazinoarteko Egunagaz (Maiatzak 18) bat eginik, Bizkaiko museoak doban bisitetako eta okasinorako antolatutako ekitaldiakaz gozetako aukerea dago.
Maite Agirrek sortutako La Celestinaren bertsinoa antzeztuko dau Agerre Teatroak Buenos Airesen
2010-05-17 14:49 KultureaMaite Agirre zuzendari, antzerkigile eta aktore gipuzkoarrak Fernando de Rojas, Feliciando de Silva eta Arcipreste de Hitaren testuetan oinarrituta idatzi dauen ikuskizuna taularatuko dau Agerre Teatroak, ‘¡Puta vieja alcahueta Celestina!’ Argentinako Otoño Azul Nazinoarteko Antzerki Jaialdian. Hitzordua maiatzaren 23an izango da.
Homofobiaren Kontrako Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, BFAk 'Bizkaia homofobiaren kontra' kanpainea aurkeztu dau
2010-05-17 14:16Bizkaiko Foru Aldundia, gure lurralde historikoan sexu-bazterkeria mota guztien kontra burrukatzeko eta herritarrak arlo horretan sentsibilizetako Euskadin mota honetako ekimena egingo dauen lehenengo erakundea da.
Balendin Txiki IV. Bertso-Paper Lehiaketeak baditu irabazleak
2010-05-17 12:41 BertsolaritzeaMaiatzaren 14an emon zituen Balendin Txiki IV. Bertso-paper lehiaketako sariak, VIII. Euskal Eguna eta X. Getxoko Bertsolari Gaztetxuen jaialdiaren barruan.
Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela aukeratzeko prozesua abian
2010-05-17 12:20Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokea iragarriko dauen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketea abian da maiatzaren 15etik. Lanak 2010. urteko garagarrilaren 15a (egun hau barruan) baino lehen aurkeztu behar dira Gerediaga Alkarteko egoitzan: Larrasoloeta, 3 (48200 Durango).
Nafarroan euskerearen alde inoiz egin dan manifestazinorik jentetsuena
2010-05-17 12:05 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak egindako deialdiari erantzunez, aurreikuspen guztiak gaindituz, ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea' lelopean, milaka lagun batu ziran Iruñeako kaleetan pasa dan zapatuan. Nafarroan euskerearen alde inoiz egin dan manifestazinorik jentetsuena.
Joseba Artzarentzat txapela Lea Artibaiko Bertsolari Txapelketan
2010-05-17 11:13 BertsolaritzeaDanetara, 160 bat lagun batu dira bart Berriatuko Saizarren pabiloian, Aitor Arrizubieta 'Toko', Eneko Arrate, Gorka Ostolaza 'Potxis', Joseba Artza, Lander Ibarluzea 'Aitxulua' eta Xabat Galletebeitia kantuan entzuteko. Idoia Aldekoa gai emoilearen aginduei erantzunez, Joseba Artzak jantzi dau bigarrenez txapela, Juan Mugartegi bertsolariaren eskutik.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...