Urrezko Kamerea saria Xanti Rodriguez eta Eugenio Hernandezentzat
2012-12-26 10:35 sariak-autortzakXanti Rodriguez azpeitiarrak eta Eugenio Hernandez bilbotarrak Urteko Europako Argazkilarien Txapelketako irabazleak izan dira. Urrezko Kamerea saria Europako argazkigintza arloko garrantzitsuena da. 30 herrialdetako 700 profesionalek hartu dabe parte lehiaketan.
Xanti Rodriguez azpeitiarrak eta Eugenio Hernandez bilbotarrak Urteko Europako Argazkilarien Txapelketako irabazleak izan dira. Urrezko kamerea saria Europako argazkigintza arloko garrantzitsuena da. 30 herrialdetako 700 profesionalek hartu dabe parte lehiaketan.
Rodriguez sail bitan izan da finalistea, eta erretratuen sailean jaso dau irudi onenari saria. Hernandez bilbotarra argazki argigarrien atalean izan da irabazle. Josu Izarra argazkilari gasteiztarra be finalera heldu da. Sari banaketea 2013ko apirilean egingo dabe, Austrian.
Eugenio Hernandez Bilboko Fotogenia Digital estudioko argazkilaria da eta Xanti Rodriguez Donostiako adStudio argazkilaritza eskolan irakasle da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!