'160 metro', Bizkaiko rock-aren istorio bat Internet estreinau eta crowdfunding bidez finantzauko da

Bizkaie! 2012-12-28 10:18   Musikea

StereoZona-k web bidezko dokumentala sortuko dau musikearen ikuspuntutik abiatuta eta Bilbo Handian 90. hamarkadan zehar izan ziran aldaketa sozialak islatuko ditu.

StereoZona-k web bidezko dokumentala sortuko dau musikearen ikuspuntutik abiatuta eta Bilbo Handian 90. hamarkadan zehar izan ziran aldaketa sozialak islatuko ditu. 160 metro: Bizkaiko rock-aren istorio bat ikus-entzunezko euskarri barri bat da. Bilboko itsasadarraren bi aldeetan 90. hamarkadan zehar izandako eraldaketea rockaren ikuspuntutik azalduko dau.

Álvaro Fierro-k (Ruta 66, MondoSonoro) eta Joseba Gorordo-k zuzenduta (La Otxoa, sin complejos; Zu Zara Nagusia) dira proiektu honen sustatzaileak eta StereoZona WebTV enpreseak produziduko dau. 2012ko abenduaren 1etik aurrera crowdfunding bidez finantzatuko da eta sarerako estreinua 2013ko erdialdean egiteko asmoa dago.

160 metro bidaia baten moduan planteau dabe, kulturea eta musikea oinarri dituan bidaia eta garai bateko kontakizunak eta gaur egunekoak buztartzen dituana. Bertan artxiboko materiala eta pertsonaia desbardinen egunorokoaren arteko buztarketra azalduko da.

Nerbioi ibaiaren bi aldeen artean dagoan distantzia da 160 metro. Bizkaiko Zubia lekuko mutua eta isila sinbolotzat hartuta, garai bateko desindustrializazinoa testuinguru moduan hartuta eta Guggemheim museoaren sortze eta eraldatzean, bertan emon ziran desbardintasun soziologiko eta ekonomikoak islatuko ditu. Ibaiaren bi aldeetako rock eszenea berbagai hartuta, munduari begiratzeko eta biziteko bi modu guztiz desbardin. Ezkerraldean punk mobimentua, soziala (Eskorbuto, Parabellum, Zarama…) eta eskuinaldean Getxo Sound moduan ezagutu zana eta jatorri hedonista eta globalagoa azaltzen ebana (El Inquilino Comunista, Los Clavos, Lord Sickness...).

Proiektu honek barritasun bi ditu. Batetik internetera zuzendutako euskarria dala eta bestetik bere finantzaketa iturria. Lehen fasean mikro-mezenasgoa edo crowdfunding-an oinarrituko da. Docuweb berbea Interneten bakarrik aurkezten dan dokumentuz osotutako obrea izentetako erabilten da. Bertan sasoiko kontzertuak, argitaratu bako irudiak eta alkarrizketak topau ahal izango doguz eta www.goteo.org crowfunding plataformearen bidez finantzauko da. Sistema honek zaleen edota beste edonoren atxikimendu ekonomikoa ahalbideratzen dau proiektua gauzatzeko. Finantzaketan parte hartzen dauen edozein erakundek, markak edota personak sari bat jasoko dau, besteak beste, lanaren tituloetan agertzea, HD euskarrian ale bat izatea, estreinurako konbidapena...

StereoZona.com musikea oinarri dauen WebTV plataforma bat da eta azken bost urteotan Euskal Herriko eszena musikalaren inguruan informazinoa batzen dabilena. Bideo zein testu euskarriak erabiliz, talde barriei aukerak emonez eta ohiko komunikabideetan lekurik ez daben ekimen interesgarriak ikusgai bihurtuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu