Benoît Aymonen 'Erhard Loretan, respirer l'odeur du ciel' dokumentalak irabazi dau Mendi Film Festivalaren sari nagusia

Bizkaie! 2012-12-24 01:00   Barriak

Erhard Loretan, respirer l'odeur du ciel, 14 zortzimilakoak igon zituan hirugarren gizasemea omentzen dauenak irabazi dau Kutxabank Mendi Film Festivaleko Urrezko Eguzkilore Sari Nagusia. Benoît Aymonenek zuzendutako dokumentala Suitzako irrai-telebistaren produkzinoa da. Epaimahaiak egilearen maisutasuna azpimarratu dau.

Erhard Loretan, respirer l'odeur du ciel, 14 zortzimilakoak igon zituan hirugarren gizasemea omentzen dauenak irabazi dau Kutxabank Mendi Film Festivaleko Urrezko Eguzkilore Sari Nagusia. Benoît Aymonenek zuzendutako dokumentala Suitzako irrai-telebistaren produkzinoa da. Epaimahaiak egilearen maisutasuna azpimarratu dau, haren begirada zorrotzagaz eta testigantzen indarragaz, alpinista nahiz gizaki lez parekorik ez dauen baten erretratu intimo eta gizatiarra sortzen dauelako. Gidari jakintsu eta eredugarri bati eginiko merezidutako omenaldia, bere barrenari begiratzeko gaitasuna eta ausardia izan ebana, eta munduko gailurrik nagusienei lez patuak gorde eutsozan bere barruko mendi malkartsuei aurre egin eutsena.

Medniko Film Onena Saria, barriz, Pablo Iraburu eta Migeltxo Molinaren Pura Vida lanak jaso dau.

Epaimahaiaren Saria, barriz, Silbergeier produkzino frantziarrak irabazi dau; Nina Caprez eskalatzaileak Suitzako Alpeetako eskalada biderik gatxenetakoa egiten dau bertan.

Sariak irabazi dituen ganerako lanak dira: Berriro igo Nauzu (Euskerazko Film Onena), Unicorn sashimi (Argazki Onena), Origins: Obe and Ashima (Mendiko Kirolen Film Onena), Himalaya, le village suspendu (Mendi Kultura Saria), Of souls + water: The nomad (Film Labur Onena), Bajo cero (Entzulegoaren Saria).

V. Kutxabank Mendi Film Festivaleko epaimahaia Mireille Chiocca (presidentea), Joni Cooper, Barbara Destefanis, Javier Alonso Aldama eta Iñaki Gaunak osotu dabe.


Pura vida
, Iñaki Ochoa de Olzari buruzko dokumentala, 2012ko ikusiena

Iñaki Ochoa de Olza mendizale nafarra 2008an hil zan, Annapurna mendian, hainbat herrialdetako hamabi lagun bizirik erreskatetan saiatu ziran arren. Esperientzia hori dau ardatz Pura vida dokumentalak, eta 2012ko ikusiena izan da.

Abenturea eta nazinoak baino, baloreak aztertzen ditu istorio honek, azaldu dabe Arena Comunicación eta Txalap.art produktoreek.

Irailaren 28an estreinau ebenetik, Migueltxo Molinaren eta Pablo Irabururen Pura vida lanak 20.000 ikusle baino gehiago izan ditu, zinema aretoetan, eta laugarren postua lortu dau Filmin plataforman ikusitako pelikulen zerrendan.

Hurrengo erronkea Goya sarietan izango dabe, Dokumental Onenaren Saria jasoteko hautagai izentau baitabe. Donostiako Zinemaldian Zerbitzu saria irabazi eban.

Dokumentalagaz jasotako dirua SOS Himalaya alkartera bideratuko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu