Iruñerriko euskaltegiak laguntzeko 'Milaka argi' kanpainea aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2013-01-22 10:25   Euskerea berbagai

Igazko zemendian hasi eta Aste Santura bitartean IKA euskaltegiak Milaka argi Nafarroan kanpaineari ekingo deutso, helburu bi lortzeko, bata, Nafarroa Garaiko euskaldunen sarea zabala dala adierazotea, eta bestea, Iruñerriko IKAren euskaltegiak diruz laguntzea.

Igazko zemendian hasi eta Aste Santura bitartean IKA euskaltegiak Milaka argi Nafarroan kanpaineari ekingo deutso, helburu bi lortzeko, bata, Nafarroa Garaiko euskaldunen sarea zabala dala adierazotea, eta bestea, Iruñerriko IKAren euskaltegiak diruz laguntzea.

Joxerra Olano, Xabier Martinez de Lezea eta Sagrario Aleman IKAko kideek aurkeztu eben ekimena astelehenean, Euskaltzaindiko Bilboko egoitzan, Plaza Barrian.

Daborduko, 7.000 euro batu ditue www.milaka-argi.com webgunean egindako ekarpenekaz. Laguntzinoak 10 eurotik 200 eurora bitartekoak izan daitekez, baina kontu korronte bidez be posible da egitea. Euskaltegien egoerea Nafarroan benetan be larria dala azaldu eben aurkezpenean. Nafarroako Gobernuak laguntzino txikia emoten deutsie, krisialdi ekonomikoa baino lehenago be. Helduek euskerea gure euskaltegietan ikasteko laguntzea oso eskasak jaso izan doguz beti -adierazo eben- eta orain egoerea oraindikno larriagoa da.

Berrogei urtez makinatxu bat nafar euskaldundu ditue, horrek badirela erakutsi gura dabe Milaka argi kanpaineagaz. Nafarroa Garaiko euskaldunak non dagozan agirian itxi nahi dogu, nabarmendu eben. Horretarako, euskaldun guztiak, Nafarroa Garaikoak izan edo Nafarroa Garaitik kanpokoak izan, alkarri mezuak bialtzen ipini gura ditue, euskaldunen arteko katea sortzeko.

IKAren alde ekarpena egiten dabenek herri bat zehaztu ahalko dabe, eta bonbilla bategaz argituko da hori leku hori. Nafarroako herri guztiak bonbillekaz argitzea da ekimenaren bultzatzaileen helburua. 70 herritan ipini dabe argia, dagoeneko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu