Dolores Redondoren 'Zaindari ikusezina' nobelea argitaratu dau Ereinek euskeraz
2013-01-18 11:47 KultureaDolores Redondo idazle donostiarraren Zaindari ikusezina nobelea hamar hizkuntzatan argitaratu da asteon, aldi berean danetan. Euskerazko bersinoa eguenean aurkeztu eban Erein etxeak. Baztan trilogiaren lehenengo zatia da.
Dolores Redondo idazle donostiarraren Zaindari ikusezina nobelea hamar hizkuntzatan argitaratu da asteon, aldi berean danetan. Euskerazko bersinoa eguenean aurkeztu eban Erein etxeak. Baztan trilogiaren lehenengo zatia da.
Intrigea eta misterioa dira Zaindari ikusezina istorioaren osogai nagusiak. Amaia Salazar inspektoreak eginkizun bi ditu eleberrian, bata Baztan inguruan, eta batez be Elizondo inguruan, jazoten dabilzan neska nerabeen hilketak argitzea, eta, bestea, nobeleak aurrera egin ahala, iraganagaz dituan arazoak konpontzea. Alde horretatik begiratuta, badauka dimensino psikologiko nagusi bat be, istorioaren garapenak argitu beharko dauena, argitaletxeko iturrien arabera. Protagonisteak hartu-emon benetan gaiztoa dauka amagaz, umezaroko kontuek orainaldira salto egiten deutse.
Mitologia be agiri da Redondoren liburuan. Basajaunak bizirik ei dagoz inguruko bizilagunen imajinarioan. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelan izango dauen protagonismoa, azaldu dabe.
Liburuaren itzulpena Josu Zabaletak egin dau. Millennium pelikulen produktore Peter Nadermann Zaindari ikusezina liburuaren egokitzapena egiteko eskubideak erosi ditu.
Dolores Redondo Meira (Donostoa, 1968) Zintruenigon bizi da gaur egun. Zuzendbide eta Sukaldaritza ikasketak egin zituan, eta ipuin labur eta umeentzako kontakizunak idatziz hasi eban literatur ibilbidea. 2009an argitaratu eban lehenengo nobelea, Los privilegios del angel, Pasaia eta Donostiako arrantzale-munduan girotua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!