Txomin Peillenek 'Jon Mirande, olerkaria' liburua aurkeztuko dau zapatuan Maulen
2013-01-18 09:54 KultureaJon Mirande, olerkaria liburua aurkeztuko dau Txomin Peillenek zapatuan, Maulen. Euskaltzaindiaren eta Mauleko Herriko Etxeko Kultura Sailaren ekimenez egingo dabe aurkezpena, 10:30am, Udaletxean. Akademiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumearen 18. zenbakia da.
Jon Mirande, olerkaria liburua aurkeztuko dau Txomin Peillenek zapatuan, Maulen. Euskaltzaindiaren eta Mauleko Herriko Etxeko Kultura Sailaren ekimenez egingo dabe aurkezpena, 10:30am, Udaletxean. Akademiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumearen 18. zenbakia da.
Liburuan, Peillenek aukeratutako berrogeita bi olerki batu dira, frantsesez eta euskeraz. Olerki honeek lau gairen arabera sailkatu dira: Thanatos (heriotzea), Eros (sexua), Mythos (mitologia) eta Satyra (satirea). Mirandek olerki gehienak euskeraz idatzi zituan, beraz, liburuan jaso diranak frantsesera itzuli dira. Erdaldunentzat egin dot liburu hau -dino Peillenek-, baina pasatzean euskaldunek be erabilteko, hizkuntze bitan da. Frantsesezko izenburua Jon Mirande, poète parisien da.
Aurkezpena 10:30ean izango da, Maule-Lextarreko Herriko Etxean, eta Txomin Peillenegaz batera, ondokoak izango dira: Andres Urrutia euskaltzainburua, Mirande oso ondo ezagutzen dauen Pablo Jose Aristorena kazetaria, eta Christian Angelie-Mirande idazlearen lobea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!