Elhuyar Fundazinoak Europako zientzia-udalekuen sarea sortu dau

Bizkaie! 2013-01-21 17:21

Europan zientzia-udalekuak antolatzen dituen beste erakunde batzuekaz sortu dan sarearen helburua zientzia-udaleku desbardinak batu eta ezagutzak, jardunbide egokiak eta ikerketak konpartidutea da, antolaketa zein eduki mailan.

Europan zientzia-udalekuak antolatzen dituen beste erakunde batzuekaz sortu dan sarearen helburua zientzia-udaleku desbardinak batu eta ezagutzak, jardunbide egokiak eta ikerketak konpartidutea da, antolaketa zein eduki mailan.

Scicamps izena hartu dauen sarearen partzuergoa honako erakunde honeek osotuko dabe: Martin-Luther University (Alermania), Southern Denmark University (Danimarka), Science Talenter (Danimarka), Centre for de Promotion of Science (Serbia), Fundação da Juventude (Portugal), Young Scientists of Slovakia (Eslovakia), eta Elhuyar Fundazinoa (Euskal Herria).

Urtarrilean alkartu dira lehenengoz erakunde horreetako ordezkariak, Alemanian. Eta datozen hiru urteetan Europako Batzordeak finantzauko dauen proiektuaren ekintza-plana diseinau eta adostu dabe. Sare honen lanaren ondorioz lortuko diran emoitzak Elhuyarrek antolatzen dituan Zientzia Udalekuetan aplikauko dira.


Elhuyar Zientzia Udalekuak

Lau urte daroaz Elhuyarrek 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zientzia-udalekuez gozetako aukerea eskaintzen. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazinoak antolatzen dau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak lagunduta. Ekimen horren helburua da zientzia-bokazinoak goiz eta modu erakargarrian piztea Euskadiko gazteen artean, gazteakan zientziagazko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea eta aisialdia eta zientzia buztartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu