Miren Agur Meaberen eta Ainhoa Irazustabarrenaren lan bana 2012ko IBByren Ohorezko Zerrendan

Bizkaie! 2011-03-07 17:14   Kulturea

Miren Agur Meabek idatzitako Mila Magnolia lore eta Ainhoa Irazustabarrenak itzulitako Zein polita den Panama! 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan izango dira, lehenengoa idazleen alorrean eta bigarrena itzultzaileen sailean.

Miren Agur Meabek idatzitako Mila Magnolia lore eta Ainhoa Irazustabarrenak itzulitako Zein polita den Panama! 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan izango dira, lehenengoa idazleen alorrean eta bigarrena itzultzaileen sailean. Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak egin dau liburuon proposamena.

IBBYren Ohorezko Zerrendea argitaratu barri diran liburuen hautaketea da, eta bertan kalidade handiko ume eta gazte literaturako liburuak batzen dira. Urte bitik behin osotzen da zerrendea eta IBBYren kide diran herrialdeetako idazle, ilustratzaile eta itzultzaileak nabarmentzen ditu.

Zerrenda honetan sartzeak liburu honeen zabalpen eta ezagutzea sustatzen ditu, Galtzagorriko arduradunek adierazo dabenez. Nazinoarteko editoreek liburuon barri jasoten dabe zerrendearen bitartez, eta honek atzerriko edizinoen itzulpenen ugaltze nabarmena ekarten dau.

Galtzagorri Elkartea OEPLIren (Organización Española para el Libro Infantil) barruan dago federatua. Hori dala eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartea OEPLIren ordezkaria da Euskal Haur eta Gazte Literaturari jagokonez. Modu berean, OEPLI IBBYren (International Board on Books for Young People) Espainiako Estatuko ordezkaria da. IBBY Nazinoarte mailan garrantzitsuena dan Haur eta Gazte Literaturako Erakundea da. Besteak beste, Andersen Sariak eta IBBY Ohorezko zerrendea dira erakunde honen egitasmoak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Agurtzane 2011-03-08 00:53 Erantzuna | #1

Aupa gure Miren Agur!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu