Eskaintza zabala Dantza Garaikidearen VII. Zirkuituan
2011-03-09 13:14 KultureaMartxan da daborduko Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hemeretzi herritan. Aurten Dulantzi, Arrigorriaga, Barakaldo eta Gernika herriek be bat egin dabe programeagaz. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 25 konpainiak 29 lan taularatuko ditue datozen hileotan, urtea amaitu arte.
Martxan da daborduko Dantza Garaikidearen VII. Zirkuitua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hemeretzi herritan. Aurten Dulantzi, Arrigorriaga, Barakaldo eta Gernika herriek be bat egin dabe programeagaz. Danetara, Euskal Herriko zein kanpoko 25 konpainiak 29 lan taularatuko ditue datozen hileotan.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren egitaraua zabala da, eta mueta askotako ikuskizunak izango dira ikusgai, danak dantza garaikidearen arlokoak. Eskainiko diran lanetako batzuk, ganera, estreinaldiak izango dira. Adibidez, Ertza taldeak Act of God aurkeztuko dau eta Logela Multimediak Papiro...flexia!, eta Kataluniako La Intrusak Ataraxia estreinauko dau.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatutako Dantza Bultzatuz programearen barruan dago Dantza Garaikidearen Zirkuitua, eta Antzoki Publikoen Sareak koordinetan dau. Jaurlaritzaz gan, hainbat udalek be parte hartu dabe finanzizinoan. Danetara, Zirkuituak gitxi gora-behera 300.000 euroko aurrekontua dauka.
Programea nabarmen hazi da urteotan; izan be, sei bat ikuskizun programatuz hasi eban ibilbidea orain sei urte, eta orduan antzoki gitxi batzuk hartu eben parte. Zirkuitua jantzearen sektoreko profesionalei eta formatu txikiko eta ertaineko sormen-lan barriak ikusi nahi dituen zaleei zuzenduta dago. Euskal Herriko konpainiei euren lanak erakusten laguntzeko heburua dauka Dantza Zirkuituak, baita herri txiki zein handietako antzokiek jantzearen inguruan ahalik eta ikusle gehien batzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!