Hogei taldek hartuko dabe parte Arrigorriagako XVI. Nazinoarteko Clown jaialdian

Bizkaie! 2011-03-28 14:20   Kulturea

Maiatzaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurtengo Arrigorriagako XVI. Clown jaialdia. Hogei talde inguruk parte hartuko dabe festibalean eta bost Euskal Herrikoak izango dira. Emonaldiez gan jaialdiak ikastaro bat eskainiko dau, Johnny Melvilleren eskutik.

Capsula bilbotarrak bikain AEBetan

Bizkaie! 2011-03-28 12:39   Musikea

Capsula taldea 2011n barriro be izan da Austingo (Texas) SXSW nazinoarteko jaialdian eta barriro be oso harrera ona izan dau. Oraingoan, Nuvola aretoan eskainitako hogeita hamar bat minutuko emonaldiak oihartzun handia izan dau jaialdiko egunkari ofizialean, The Austin Chronicle kazetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2010eko Arabako Txakolina aurkeztu dabe 'oso ona' kalfikazinoagaz

Bizkaie! 2011-03-28 11:44   Jan edanak

Zazpi upategi ditu martxan Arabako Txakolina Jatorri Deiturak 2011an: Arabako Txakolina Xarmant, Beldui Upategia Beldui, Garate Txakolin Garate, Okondo Txakolina Señorío de Astobiza, Txakoli Landa-turismoa Mahatxuri, Arzabro Txakolina Ametza eta Artomañako Txakolina Eukeni.

Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Saria aurkeztu dau Artez Blai alkarteak

Bizkaie! 2011-03-28 11:11   Kulturea

Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz (martiaren 27a) bat eginez, Artez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Nazinoarteko Sariaren laugarren edizinoa aurkeztu barri dau. Arte eszenikoen inguruko ikerketa eta ikasketak sustatzea da ekimenaren helburua.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Julio Sotok irabazi dau Elizondoko finalaurrekoa

Bizkaie! 2011-03-28 10:51   Bertsolaritzea

Elizondo finalaurrekoa jokatuta, erabagita gelditu da apirilaren 9an Iruñeako Labrit pilotalekuan kantauko dauen zortzikotea. Finalaurrekoak irabazita: Jon Barberena, Estitxu Arozena eta Julio Soto. Puntuazinoaren arabera sailkatuak: Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros.

Dabi 2011-03-25 15:40

BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be

Erantzuna | Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo bi aurkeztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

rozio 2011-03-25 15:08

Umeentzako pelikulak bikoiztu, ados, baina helduentzako pelikulak azpitituluekaz ikusten ohitu beharko gara, ganera bizkaieraz be ikusteko aukera eukiko genduke

Erantzuna | Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo bi aurkeztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

Etxepare Institutuak 1,3 miloe euro bideratuko ditu euskerea eta euskal kulturea nazinoartean sustatzeko

Bizkaie! 2011-03-25 13:39   Euskaldunak munduan

Etxepare Euskal Institutuak euskerea eta euskal kulturea nazinoartean sustatzeko 1,3 miloe euroko diru-laguntzinoa bideratuko dau aurten, aurrekontuaren % 48, hain zuzen be. Modu horretan, euskal sortzaileen ekimen eta beharrei erantzungo deutse institutuak.

'Kapuko' aldizkariaren lehenengo zenbakia sarean dago

Bizkaie! 2011-03-25 12:50

Kapuko aldizkariak lehenengo zenbakia argitaratu barri dau. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko lehenengo mailako ikasle talde batek sortu dau proiektua. Papelean zein Interneten (www.kapukoaldizkaria.tk) zabalduko dabe agerkari barria.

Getxoko 53 kultur alkartek sinatuko dabe 'Gehitu Kultura', euskerearen erabilerea sustatzeko egitasmoa

Bizkaie! 2011-03-25 11:38   Euskerea berbagai

Orain kultur alkarteen txandea izango da eta helburuak honako honeek dira: kultur jardueretan euskerearen erabilereari aukerak zabaltzea (euskerea dakitenek erabil deien; ikasten dabilzanek praktiketako aukerak izan deiezan eta ez dakitenen artean interesa sustatzeko) eta ume eta gazteei begira antolatzen diran kultura jarduerak euskeraz egitea bultzatzea.

Jose Maria Rivadeneyra, Naroa Aldanondo, Aitzol Lasa eta Xabier Martin, 2010eko CAF-Elhuyar sarien irabazleak

Bizkaie! 2011-03-25 10:57   sariak-autortzak

Jose Ramon Etxebarriak Merezimendu saria jaso dau euskerazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako beharragaitik.

Jasangarritasuna eta artearen arteko loturea aztergai 'Fabrikart' aldizkariaren zenbaki barrian

Bizkaie! 2011-03-24 17:38   kulturbiz

EHU/UPVko argitalpen zerbitzuak Fabrikart aldizkariaren 9. zenbakia argitaratu barri dau, 2009 eta 2010 urteei jagokena, hain zuzen be. Artikulu guztiek jasangarritasuna eta artearen arteko loturak aztertzen ditue.

Hong Kong-eko Sze Ling Lee, B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design jaialdiko irabazle

Bizkaie! 2011-03-24 14:48   kulturbiz

Hong Kong Polytechnic University-ko Sze Ling Lee diseinatzaileak irabazi dau B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival jaialdiko nazinoarteko saria. Bertoko saria Leioako Arte Eder fakultadeko eskultore, argazkilari eta deiseinatzaile grafiko talde batek irabazi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urtebetean 10.000 lagunek baino gehiagok bisitau dabe Santa Katalina Itsasargia

Bizkaie! 2011-03-24 14:05   Kulturea

Martiaren 26an urtebete izango da Lekeitioko Udalak Nabigazinoaren Teknologiako Interpretazino Zentroaren ateak zabaldu zituala, Euskadin bisita daitekeen lehen itsasargia eta herriko Itsas Ondarearen Zentroaren ikur.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Patrik Grijalvo bilbotarrari emon deutsie Rekalde Bekea Rotterdameko HMW arte-zentroan egonaldia egiteko

Bizkaie! 2011-03-24 10:29   sariak-autortzak

Egile bilbotarrak arkitektura-elementuen zehaztasunik txikienetan jarten dau begiradea argazkiak erabiliz. Elementu arkitektonikoen erretratuak ataraten ditu -fatxadenak eta barrualdeenak, esaterako-, eta argazkian atzemondako motibo hori sorburu hartuta, abstrakzino plastikoa eta garapen formala ikertzen dau.

Koldo Mitxelenaren lan guztiak bilduma batean batu ditue

Bizkaie! 2011-03-24 10:16   Euskerea berbagai

Joseba Lakarra eta Iñigo Ruiz Arzallus UPV/EHUko irakasleek zortzi urte emon ditue Koldo Mitxelenaren idazlan guztiak batzen eta euren edizinoa atontzen. Hamabost liburukitan jaso dabe euskal filologoaren lan osoa.

Elizabeth Taylor aktorea hil da

Bizkaie! 2011-03-23 17:41   Barriak

Elizabeth Taylor aktore ezaguna Los Angelesen (AEB) hil da 79 urte zituala, ABC telebista kateak jakinarazo dauenez. Hile bi eroiazan ospitalean bihotzeko gaixotasun bat dala-eta.

Bilboaldeak irabazi dau Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketako lehenengo saioa

Bizkaie! 2011-03-23 17:25   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo sariketea Igorren, Arratiako eta Bilboaldeko taldeen arteko saioagaz eta irabazlea, Bilbaoaldeko taldea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil da

Bizkaie! 2011-03-23 16:32   Euskerea berbagai

Fernado Mendizabal Mujika euskaltzain urgazlea atzo hil zan, martiaren 22an, Donostian, 76 urte zituala. Mendizabalen aldeko hiletea gaur izango da, martiaren 23a, 18:00etan, Donostiako Atotxako Frantziskotarren parrokia eleizan.

Diseinuari buruzko filmak ikusgai Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-03-23 14:50   Barriak

Diseinuari buruzko B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design jaialdiak film-zikloa antolatu dau Bilboko Alondigako Golem zine-aretoan. Azkenengo urteotan diseinuaren inguruan egindako dokumentalik onenetakoak eskainiko ditue eguenean eta barikuan, jatorrizko bertsinoan.