Eibarko 36. Antzerki Jardunaldiek José María 'Chema' Cornago zana omenduko dabe
2013-02-14 12:38 KultureaEibarko 36. Antzerki Jardunaldiak barikuan, hilak 15, hasiko dira. Helduentzako hamabi antzezlan, ume eta familiei zuzendutako behar bi eta antzerki eskolek sortutako lan bi eskainiko ditue jardunaldiek, horrezaz gan, Giza Estatuen Erakusketea eta Antzerkia zinemagintzan proiekzino-zikloa atondu ditue. Egitaraua martiaren 21ean itxiko dabe.
Eibarko 36. Antzerki Jardunaldiak barikuan, hilak 15, hasiko dira. Helduentzako hamabi antzezlan, ume eta familiei zuzendutako behar bi eta antzerki eskolek sortutako lan bi eskainiko ditue jardunaldiek, horrezaz gan, Giza Estatuen Erakusketea eta Antzerkia zinemagintzan proiekzino-zikloa atondu ditue. Egitaraua martiaren 21ean itxiko dabe.
José María Chema Cornago antzerki jardunaldien sortzaile eta antolatzailearen heriotzeak aldaketak eragin ditu aurton, holan Eibarko Udalak hartu behar izan dau ekimenaren ardurea.
Antzerki Jardunaldien helburua gaur egun antzerkiak bizi dauen errealidadea islatzea dala adierazo dau Juan Ortega antolatzaileak. Egitaraua zezeilaren 15ean hasiko da, Giza Estatuen XI. Erakusketearen eskutik, Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Edegiera ekitaldia, barriz, zezeilaren 21ean egingo dabe, Coliseo Antzokian. Juan Diego Botto aktore eta zuzendariak berbaldia eskainiko dau, antzerkia eta oroimenaren inguruan. José María Chema Cornago zanari omenaldia egingo deutsie ekitaldi berean.
Euskal Herriko lau konpaniaren lanak izango dira ikusgai Eibarren. Tanttaka taldeak Iker Galarza eta Itziar Atienza protagonista dituan Gauerdian taularatuko dau. Tartean-Ez dok hiru-Bikoteatrok Lingua Nabajorum aurkeztuko dau, Jokin Oregik zuzendu, eta Mikel Martínez eta Patxo Telleria aktore dituan lana. La Cocina konpainiak gaztelaniazko antzezlana eskainiko dau, Calla y come. Eta Gorakadak umeentzako Munduari itzulia.
Antzerki klasikoaz gozetako aukera ugari iznago dira aurtengo jardunaldietan. Besteak beste, ondoko antzezlanak taularatuko dira: Gaudeamus, La Chana Teatro; El médico de su honra, Teatro Corsario; eta, Siglo de Oro, siglo de ahora (Folía), Ron Lalá.
Antzerki eskolei jagokienez, Anima Eskolako Txaika Teatrok Para qué recordar aurkeztuko dau, Anton Txekhov ipuinetan oinarritutako beharra. Donostiako Teatro Estudiok El chico de la última fila daroa Eibarrera, Juan Mayorgaren lana.
Eibarko 36. Antzerki Jardunaldien ganeko egitaraua eta argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!