Maite Goñik edegiko ditu aurten Ermuko 'Berbetan' jardunaldiak
2013-02-15 10:24 Euskerea berbagaiEuskerearen ezagutzea eta erabilerea izango dira Ermuko Berbetan jardunaldien ardatza. Lau berbaldi eta mahai-inguru atondu ditue, lehenengoa zezeilaren 19an, Maite Goñik IKTei buruz jardungo dau Lobiano aretoan, 19:00etan
Euskerearen ezagutzea eta erabilerea izango dira Ermuko Berbetan jardunaldien ardatza. Lau berbaldi eta mahai-inguru atondu ditue, lehenengoa zezeilaren 19an, Maite Goñik IKTei buruz (Informazino eta Komunikazino Teknologiak) jardungo dau Lobiano aretoan, 19:00etan.
Berbetan berbaldi-zikloa Euskal Birusa euskera alkartea, Eskolabarri ikastetxea, Ongarai eskola, Kaltxango AEK euskaltegia, Anaitasuna Ikastolea eta Udal euskaltegiaren arteko alkarlanaren emoitzea da, eta Euskera zerbitzuaren babesa dauka ganera. 1999an antolatu ziran berbaldiak lehenengoz, euskerearen ezagutza eta erabilerearen ganeko gogoetea eta eretxi trukea ahalbidetzeko.
Maite Goñik euskerea eta IKTak lotu ditu berbaldian. Euskerea eta teknologia barriak, irakaskuntzea eta euskarearen arloan lan egiten dauen jenteari zuzendutako jardunaldia izango da. Hitzordua Lobianon da, 19:00etan.
Hurrengo ekitaldia martiaren 5ean egingo dabe, Lobianon bertan, 14:45ean. Guraso lagun taldegaz barriketaldia prestau dabe, euren esperientziak kontau, zalantzak argitu eta taldea indartzeko asmoz. Gaztelaniaz izango da. Eguaztenean, hilak 6, Esne Beltza taldeak berbaldi musikatua eskainiko dau Lobianon, 20:00etatik aurrera. Batez be jente gazteari zuzendutako hitzaldia izango da, adierazo dabe Euskal Birusa alkartekoek.
Martiaren 13ean, Kike Amonarrizek emongo dauen XXI. mendeko euskara, nola aldatu diren gauzak kamarada!! berbaldiak zarratuko ditu Berbetan jardunaldiak. 19:00etan izango da, Lobianon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!