Asier Otamendik finalerako txartela Izarran irabazi dau

Bizkaie! 2013-02-18 10:08   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa zezeilaren 23an jokatuko da Aramaioko kultur etxean; kantauko daben bertsolariak: Manex Agirre, Paula Amilburu, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal, Zigor Enbeita eta Unai Mendibill. Gai-jartzailea: Olatz Santocildes.

Heldu da Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Oholtzan sei aulki, eta Lotu! lemea goraipatzen dauen fondoa atzean. Bat batean sei bertsolariak oholtzara igon dira, agurrak, barreak eta alkarrizketak entzuten ziran aretoan isiltasuna nagusitu da. Unai Gomez aurkezlearen ahotsak hausi dau isiltasun hori, hasi da bertsolariak aurkezten, aurretik egindako zozketan egokitu jaken ordenean, Felipe Zelaieta, Orlando Arreitunandia, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Serapio Lopez eta Juan Mari Juaristi. Izan be karteletan agiri dan Irati Anda emakume bakarrak ezin izan dau bertaratu eta haren ordez Felipe Zelaieta izan da.

Zortziko handian kantau ondoren aitatzekoa da Asier Otamendik eta Orlando Arreitunandiak egindakoak. Asier aitita eta Orlando lobea Veneziara joan dira oporretan, lobea izartu eta aitita ez dago gelan, ligoteoan ibili ostean lobeak zera bota deutso: Alaia jarri zaizu orain/aitona kopeta/ kargadorea igual /daukazu beteta/Baina oraingo hontan/ jarri zuk arreta/Orain zuk aprobetxatu /Etzi goaz eta; aititak, ostera, berak ez dauela bueltarik oraindino egingo eta Aita santua ikustera goaz Erromara.

Ofizioka hamarreko txikian egin dabe bertsolariek. Asier Otamendi iruzurgile papelean sartu da El Mundo egunkariko portadan agertu da eta bere lagun Felipek ikusi dau: oso dotore jantzi /eta guapo en fin/hantxe agertzen zara /maletin batekin eta Asierrek erantzun: maletita eskuan /nolako lapurra/ nonbait egina dut /nik nonbait iruzurra/baina lagun ez izan /kopeta zimurra El Mundok dioena /dena da gezurra zuritu izan nahi dau bere burua.

Orlando eta Serapio buruz buru ibili dira Bikotebila agentziatik pasau eta bikote bila. Eta azkenik Ricardok eta Juan Marik kantau dabe. Ricardok Izarran dauka bigarren etxea, etxe hutsa eta etxea aireatzera joan dan batean Juan Mari topau dau bertan okupa. Hauxe eskatu deutso etxeko jaubeak azkenik: Geratzekoa asmotan /zaude bero bero/ez dizut ipiniko/ hainbeste endredo/baina eskatzen dizut /orain egunero/200 eurotan utzi/ behar dizut gero/egunero etxea /aireatu ezkero ta lagun barriak erantzun deutso: gure artekoan/ goazen harago/kafea egin berri dut /ta biontzat dago.

Jarraian bakarkako lanetan fin ibili dira sei beteranoak, jakin izan dabe maileari eusten.

Lehen puntuan aitagarri izan da Feliperen erantzuna: San Valentin aguna/ oraintxe pasa da/ Zertarako orain jarri /hainbat enabarazu/oso urritu izan zen /egidazu kasu/
guztia ulertzeko /gaztegi zara zu
. Ganerakoek eguneko musu eta besarkada bereziak izan ditue berbagai euren puntu erantzunetan.

Eta finalerdietako azken eta bakarkako gaia: Ispiluaren aurrean zagozala, ulea jausten hasi jatzula jaubetu zara. Antzeko norabidea eroan dabe bertsolariek, antzeko tonu triste batean, inork ez deutso gaiari umore aldetik eutsi. Aitagarrien gertatu da Asier Otamendiren lana: Gogoratzen naiz aspaldi baten /kriston melena nuena/ Baina entradak azaldu dira/ adinaren ondorena/ Adierazten dit aurrera doa/ bizitza hontako trena/ Ile gutxi gerau arren/ zertan izango dut pena/ Zeren ta burun barrukoa da/ zinez axola duena. Begira hori ze kalbo dagon/ esanaz dabil jentea/Hala ta guztiz izan naiteke /pertsona elegantea/Burnuin barruan dagoena da/ benetan inportantea/Beti izan naiz tipo abila /eta inteligentea/laster batean azalduko dut/ nire buru brillantea.

Honenbestez amaitutzat emon daiteke txapelketako lehen finalaurrekoa saioa. Eta epaimahaiaren arabera hauxe izan da epaia: finalerako txartela Asier Otamendik irabazi dau 328 puntugaz. Haren ostean hurranez hurran, holan: 301,5 puntugaz Serapio Lopez, 288,5 puntugaz Juan Mari Juaristi, 284gaz Orlando Arreitunandia, 281egaz Felipe Zelaieta eta 260gaz Rikardo Gonzalez de Durana.

Hurrengo saioa, txapelketako 2. finalerdia zezeilaren 23an jokatuko da Aramaioko kultur etxean; kantauko daben bertsolariak: Manex Agirre, Paula Amilburu, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal, Zigor Enbeita eta Unai Mendibill. Gai-jartzailea: Olatz Santocildes.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu