Oskorrik 'Gabriel Aresti bizsitan' egitasmo barria aurkeztuko dau Tolosan, zezeilaren 22an

Bizkaie! 2013-02-15 11:29   Musikea

Hogei hamar urteren ostean, Oskorri hasierara bueltauko da Gabriel Aresti bizsitan proiektu barriaren bidez. Poeta bilbotarraren errepertorioa zein berak inspirautako kantak batu ditu taldeak. Lehenengo emonaldia zezeilaren 22an egingo dabe, Tolosako Leidor antzokian, Kilometroak jaiaren kanpainearen barruan.

Oskorri formatu klasikoan, modu akustikoagoan, dator. Oskorri gogotik birsortzen eta bizkortzen da, adierazo dabe prentsa-oharrean taldekideek. Krisialdiari aurre eginez, areto txikietara egokituko ditu saioak banda bilbotarrak.

Gabriel Aresti bizsitan egitasmoak beterano askori barriro giharrean hunkitzeko modua eta gazteei Aresti ezagutarazoteko modu ederra dala dinoe Oskorriko kideek. Abestietako batzuk sano ezagunak dira, baina beste batzuk aspaldian entzun bakoak dira. Arestiren Aita-semeak, Heure ahizpei esaien, Guretzat, Adela eta Astoarena piezez gan, haren eraginez sortutako beste batzuk be kantauko ditue, baina nostalgia barik. Saioetan, ganera, abestiak aurkeztu egingo ditue, zelan sortu ziran, Arestiren gorabeherak eta abar.

Oskorri sortu orduko ezagutzen eben Aresti taldearen sortzaileek. 1971ko martiaren 25ean Deustuko Unibersidadean emon eben kontzertuan poeta bilbotarraren testu ugari abestu zituen, eta ondoren be hainbat diskotan sartu dira haren testuak.

Tolosako kontzertuaren ostean, udabarri partean Barakaldon, Getxon eta Hazparnen joko dauala aurreratu dau Oskorrik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu