Blas de Otero Fundazinoaren 'Imagenes para unos versos' IV. Argazki Lehiaketearen sariak erabagi dira

Bizkaie! 2013-02-18 13:11   sariak-autortzak

Blas de Otero Fundazinoak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, idazle bilbotar bikainaren poesia ezagutarazotea helburu dauen Imágenes para unos versos argazki lehiaketearen saria Javier Martínez Navarro murtziarrari emotea erabagi dabe. Datorren martiaren 15ean, 97 urte beteko dira idazlea jaio zanetik.

Epaimahaia Jose Fernández de la Sota poetak (2010eko Euskadi Literatur Saria) eta Richard Bilbao argazkilariak osotu dabe, beste aditu batzuen artean, eta lehen saria, argazkilari zaletua dan gazte horri emotea erabagi dabe. Argazkilariak, Pido la paz y la palabra poeman, poetak idatzi zituanen arteko ezagunenetakoan, eta, zehatzago esanez, Del hombre y su justicia olerkian, inspirautako argazkia aurkeztu eban.

Beste alde batetik, 20 urte arteko gazteen kategorian, irabazlea Bilboko Ibarrekolanda BHI-ko ikasle talde bat izan da, Blas de Oteroren poema berean inspirautako talde lanari eta argazkiari esker.

Lehiaketeak 190 argazki jaso ditu guztira. Parte-hartzaileek Blas de Oteroren bertsoen bitartez mundua ikusteko modua, argazkien bitartez islatu dabe, poesia horreei gaurkotasun eta perspektiba barria emoteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu