Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu dau Gerediaga alkarteak

Bizkaie! 2013-02-13 14:50

Durangoko Azokea antolatzen dauen Gerediaga alkarteak zuzendari kargutik kendu dau Aiert Goenaga. Orain urtebete hartu eban ondarroarrak Jon Irazabalen lekukoa zuzendaritzan. Durangoko Liburu eta Disko Azoka ez da sekula izan, ezta izango be, inoren proiektu petsonala. Azoka ez dau zuzendariak bakarrik egiten, lan talde osoak baino, adierazo dau Gerediagak prentsa-ohar bidez

Durangoko Azokea antolatzen dauen Gerediaga alkarteak zuzendari kargutik kendu dau Aiert Goenaga. Orain urtebete hartu eban ondarroarrak Jon Irazabalen lekukoa zuzendaritzan. Durangoko Liburu eta Disko Azoka ez da sekula izan, ezta izango be, inoren proiektu petsonala. Azoka ez dau zuzendariak bakarrik egiten, lan talde osoak baino, adierazo dau Gerediagak prentsa-ohar bidez.

Aspalditik datorren tirabiren amaierea izan da Goenagaren kanporatzea, ZuZeu agerkariak webgunean argitaratu dauenez. Azokako Ahotsenea eta Irudienea espazioek kudeaketa eredu parte-hartzaileagoa ekarri eben. Durangokoa Uri Azokea bihurtzea zan Goenagaren asmoa, Azokea bera herri osora zabalduz. Gerediagak Azokaren gaineko kontrola eskuetatik ihes egiten eutsola ikusita norabide hori ez sedigutea erabagi dau, ZuZeu-n agiri danez.

Asmo horreen barri emon eutson Goenagak Bizkaie!-ri igazko azokea hasi baino egun batzuk lehenago: Alkartean egindako hausnarketa estrategiko baten ondorioz, erabagi genduan Azokeari zabalkundea emon behar geuntsola, eta besteak beste, diziplina barri batzuk plazaratzea. Zabalkunde proiektua argi daukagu, baina pausuz pausu, apurka-apurka egin nahi dogu.

Baina, Gerediagak prentsa-oharrean Azokearen proiektuak norabide bera izango dauela azaldu dau. Aurreko urteotan urratzen hasitako bideari eutsiko deutso alkarteak, sasoi berrietara egokituta, azokeari eutsiz, eta gune guztiak indartuz. Halanda ze, koordinazino mahaiak jarraipena eukiko dau.

Uri Azokea eregitearen ganean be jardun eban Goenagak: Durango uri-azokea bihurtu beharko leukela ikusten dogu; gitxika-gitxika, beste espazio batzuk be Azokearen parte bilakatu daitekez. Berez, Azokearen planteamendu naturala hori da, uriko beste eremu batzuetara zabaltzea, uri-azokea izatea. Bizkaie!-n argitaratutako alkarrizketa osoa, hemen.

Oharrean agiri danez, Uri Azoka azokearen proiektua da, bere plan estrategikoan jasota dagoan lez. Eta hori gauzatzea da Gerediagaren amesa.

Dana dala, 47. Durangoko Azokearen balorazino ona egin eben Nerea Mujika Gerediagako buruak eta Aiert Goenagak azokearen azkenengo egunean. Azokako salmentak onak zirala eta aurreikuspenak gainditu zituela adierazo eban Mujikak. Aurreko urtean hasitako estrategiak emoitza ona izan dituala-eta, hau da bidea esan eben.

Aiert Goenagak gaur eguerdian emongo ditu azalpenak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu