Axun 2011-04-11 23:34

Ze ondo! Pozgarrixa benetan! Zorioneko gaude guztiok, baina zorion beroenak gure bi emakume idazle puxka honeiri! Aupa zuek! Bejoindeizuela!

Erantzuna | Miren Agur Meabek eta Arantxa Urretabizkaiak irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak

Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe

Bizkaie! 2011-04-11 18:32   Kulturea

Blas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazioak. Lehiaketak 6.600 euroko sari bi ditu; bata euskerazko lan onenarentzat, eta bestea, gaztelaniazkoarentzat.

'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketea aurkeztu dabe Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2011-04-11 15:56   Kulturea

Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection erakusketa aurkeztu dabe goizean Bilboko Guggenhmeim Museoa. D.Daskalopoulos Collection arte garaikideko munduko bilduma pribadurik garrantzitsuenetako da. Hainbat muetako 30 artista ingururen 60 bat lan egongo dira ikusgai Bilbon irailaren 11ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

4.000 lagunetik gora batu dira egunotan Gutun Zuria Letren Jaialdian

Bizkaie! 2011-04-11 15:19   jardunaldiak

Bilboko Alondigeak antolatutako Gutun Zuria IV. Letren Nazinoarteko Jaialdia atzo amaitu zan, eta arduradunek jakinarazo dabenez, arrakasta handiz ganera.

Nanozientzia eta nanoteknologia berbagai dira egunotan BECen

Bizkaie! 2011-04-11 14:10   jardunaldiak

CIC nanoGUNE erakundeak ImagineNano topaketea antolatu dau apirilaren 11tik 14ra bitartean BECen. Egunotan nanozientzia eta nanoteknologiari buruzko mintegi eta berbaldiak egingo ditue Barakaldon. Nazinoarteko aditu ugari batuko dira asteon.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Alex Sardui

Bizkaie! 2011-04-11 12:42

Alex Sardui: Bizkaie!-ren laguna

Miren Agur Meabek eta Arantxa Urretabizkaiak irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak

Bizkaie! 2011-04-11 11:57   sariak-autortzak

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan (Susa) eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak (Erein) liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak; lehenengoak euskerazko poesiaeren arloan, eta bigarrenak, narratibarenean. Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak emoten ditu sariak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

BFAk eta Azkue Fundazinoak 'BandaBeat' sortu dabe, musikan be euskerazko eduki digitalak sustatzeko

Bizkaie! 2011-04-11 11:29

Banda Beat (www.bandabeat.com) sare sozial barria da, besteak ez bezelakoa, eta euskera eta kultura-edukiak modu barritzailean sustatzeko asmoz sortu da, betibe musikea ardatz hartuta.

Julio Sotok irabazi dau bigarren aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2011-04-11 11:07   Bertsolaritzea

Julio Sotok irabazi eban Nafarroako Bertsolari Txapelketea zapatuan Iruñean egindako finalean. Saio ederra egin eben zortzi bertsolariek Labriten, 1.300 zaleturen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Josu Urrutia

Bizkaie! 2011-04-10 12:41

Josu Urrutia: Bizkaie!-ren laguna

Unai Iturriaga

Bizkaie! 2011-04-09 12:39

Unai Iturriaga: Bizkaie!-ren laguna

Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2011-04-08 16:47   kulturbiz

Xabier Gereñoren aldeko hileta eleizkizuna astelehenean, apirilaren 11n, izango da, Deustuko San Pedro eleizan, iluntzeko 19:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Elias Amezaga idazlea omenduko dau Amumak alkarteak

Bizkaie! 2011-04-08 16:39   sariak-autortzak

Getxoko Amumak alkarteak Elias Amezaga idazlea omenduko dau apirilaren 13an. Omenaldian, alkarteko presidente Juan Carlos Perezek Iñaki Anasagastik bialdutako idatzia irakurriko dau eta Ildefonso Arriola umetako lagunak berbaldia eskainiko dau. Horrezaz gan, ekitakldian I. Elias Amezaga saria emongo dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gastrotabernak negozio eredu barri edota algen erabilerea dira Basque Culinary Center-ek lauhileko honetarako dituan ikastaroetako batzuk

Bizkaie! 2011-04-08 16:29   Jan edanak

Ikastaroak emongo dituen profesionalen artean, besteak beste, Mikel Zeberio, Iñigo Lavado, Patxi Bergara, Aitor Arregi, Albert Adriá eta Quique Dacosta dagoz.

Juan Zelaia saiakera sarietako lan irabazleak argitaratu ditu Pamielak

Bizkaie! 2011-04-08 15:39   Kulturea

Pamiela argitaletxeak kaleratu barri ditu igazko Juan Zelaia saiakera sarien irabazleak: Kepa Larrearen Itzalak harturik eta Fermin Erbitiren Hiru koaderno txiki. Larreak euskaldunei buruz fikzinoan emoten dan irudia aztertu dau eta Erbitik kazetaritzari buruzko gogoetak batu ditu.

Fernando Mariasek eta Toti Martinez de Lezeak garai digitalean idazlearen eta irakurlearen arteko loturak aztertuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2011-04-08 15:14   jardunaldiak

Eztabaidak literaturarekin, jentaurreko alkarrizketa edo eztabaidearen bitartez idazleakana hurreratzeko era barria proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea idazleak alkartuko ditu datorren martitzenean, hilaren 12an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Piercing I' Liu Jian txinatarraren filma irabazle AnimaBasauri zinemaldian

Bizkaie! 2011-04-08 14:15   Barriak

Film luze onenaren saria jaso dau Liu Jian zuzendari txinatarraren Piercing I lanak VII. AnimaBasauri-AnimaBasque Nazioarteko Animazio Jaialdian. Film laburrei jagokenez, Gilles Cuvelier frantsesaren Love Patatek irabazi dau sari nagusia.

Haur Literatura Aretoa Lekeition

Bizkaie! 2011-04-08 12:57   Kulturea

Bosgarren urtez jarraian, Lekeitioko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Lekeitioko Udal Liburutegiak Berbaro euskera alkarteagaz alkarlanean, Haur Literatura Aretoa antolatu dabe, Lekeitioko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei eta gazteei zuzenduta.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Ilaski Serrano

Bizkaie! 2011-04-08 12:38

Ilaski Serrano: Bizkaie!-ren laguna

Trikuharri taldeak 'Galtzagorriei to, Inaxito' bertso-antzerkiaren DVDa eta ipuina aurkeztu ditu

Bizkaie! 2011-04-08 11:04   Bertsolaritzea

2003an bertsolaritzea umeakana hurreratzeko asmoz buztartu zituan bertsoa eta antzerkia Trikuharri taldeak. Ibilbide honen azken emoitzea da Galtzagorriei to, Inaxito! bertso-antzerkia eta horren haritik produzidu diran DVDa zein ipuina.