Eusko Jaurlaritzea Londresko World Travel Market ferian egongo da
2010-11-08 13:07 Euskaldunak munduanAurten, turisten sarrera kopurua % 12 handitu da, eta atzerritarren kasuan, 2009. urteagaz konparauta % 20ko hazkundea gertatu da. Hori kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzearen ekintza barri honen bidez atzerritar gehiago erakartea lortu nahi da.
Epalzaren Alargunak taldearen 'II' filmak irabazi dau Kameratoia 2010 lehiaketea
2010-11-08 10:31 BarriakParte-hartzaileek lau eguneko epea izan dabe bost eta hamar minutu bitarteko ikus-entzunezko lanak sortzeko, Muga-Mugan izenburutzat hartuta eta Ermuko hamar ezaugarritako zerrenda batetik gitxienez hiru erakutsiz.
Jone Uriak eta Odei Barrosok irabazi ditue Bertxoko Sariketako finalerako lehen bi txartelak
2010-11-08 10:09 BertsolaritzeaZemendiaren 12an eta 18an jokatuko dira beste bi kanporaketak, Laudio eta Gasteizen, eta 26an finala Trebiñoko sagardotegian izango da, beraz oraindik Bertxoko hasi besterik ez da egin.
Beñat Ugartetxea da Getxoko saioa irabazita finalaurreetarako zuzenean sailkatu dan azkena
2010-11-08 09:56 BertsolaritzeaGetxon, Erromoko Gobela kiroldegian, 350 bat entzuleren aurrean jokatu da astegoienean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketea eta Gorka Ostolaza, Olatz Ibarluzea, Eneko Arrate, Eñaut Uruburu eta Ion Barrocalegaz izandako lehiaren ondoren, Beñat Ugartetxeak saioa irabazita, zuzenean lortu dau finalaurreetarako txartela.
'Euskararen hitz politena' lelopean ospatuko dau Eusko Ikaskuntzeak aurtengo Euskerearen Eguna
2010-11-05 15:07 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzeak 1949tik bultzatzen dauen egitasmoa dala eta, Gazteria Sailak goiburua aukeratzeko proposamen onena saritzeko ekimena antolatu dau aurten sarean. Azkenean, 28 urteko Blanca Lopez de Juan Abad gazteiztarra izan da irabazlea.
Argazkilaritzea oinarri dauen erakusketea izango da Guggenheim Bilbao museoan martiaren 13ra arte
2010-11-05 14:00 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea erakusketea hartuko dau zemendiaren 6tik aurrera. Bertan, 60 artistaren ehun lan baino gehiago izango ditugu ikusgai, tartean Andy Warhol eta Robert Rauschenberg artista ezagunen artelanak.
Cirque du Soleil konpainiak Michael Jacsonen irudian inspirautako ikuskizuna estreinauko dau
2010-11-05 11:20 Kulturea'The Inmortal World Tour' ikuskizunerako sarrerak aurre-salmentan dagoz honezkero www.michaeljackson.com webguneko harpidedunentzat eta Cirque Club-eko kideentzat. Michael Jacksonen 'jantza bereziak irauli egiten dituan irudi, jantza, musika eta fantasiaren arteko fusino liluragarri' moduan deskribidu dabe ikuskizuna.
Badator Erlea aldizkariaren hirugarren zenbakia
2010-11-05 09:35 kulturbizHirugarren zenbaki honen atmosfera nagusiak Afrikara eroaten gaitu, Aljeria eta Magreb protagonista diralarik. Bestalde, Ipar Euskal Herriari be ahotsa emoten deutso Erleak, eta aldizkarian agertzen diran hainbat idazlek -Piarres Aintziartek, Jean-Louis Davantek, Txomin Peillenek- bi errealidade horreek, Iparralde eta Aljeria, lotzen ditue.
Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 50. zenbakia eta aldizkarien erakusketea aurkeztu ditu Labayruk
2010-11-04 16:55 kulturbizIdatz & Mintz Literatur Atalen sorta aldizkaria 50. zenbakira heldu da. Lehenengo zenbakia 1981ean argitaratu zan, hiruhileko lez. Ordurik hona ia 30 urte joan dira, eta egitasmoak sendo irauten dau, urtean zenbaki bi hutsik egin barik ataraten dirala. Bide horretan, idazleak sortzeko mintegia izan da, eta baita be irakurteko zaletasuna bultzatzeko bitartekoa be.
Euskal Kazetarien Alkarteak Terry Gould iparamerikarrari emon deutso Jose Maria Portell 2010 saria
2010-11-04 16:39Euskal Kazetarien Alkarteak emoten dauen Jose Maria Portell Adierazpen Askatasunaren aldeko 2010eko sariko epaimahaiak aho batez erabagi dau Terry Gould kazetari eta idazle iparramerikarrari emotea saria, bere lan idatziaren bidez kazetaritzearen bozeroaile eta babesle bilakatu dalako nazinoarte mailan.
Erabagita dago Arabako Bertso Txapelketan zein bertsolari lehiatuko diran
2010-11-04 14:37 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkarteko kide Asier de la Fuentek azpimarratu dauenez, 2011ko txapelketan lehenengoz 30 bertsolari abiatuko dira txapelaren bila eta horrek 'freskurea eta arpegi barriak' emongo deutsoz txapelketeari.
Laneki Hiztegia, euskerazko lehen online hiztegi teknikoa Lanbide Heziketarako
2010-11-04 13:42 Euskerea berbagaiTresna barritzaile horren helburua 'LHri buruzko informazinoa gizartearen eta edozein erabiltzaileren esku jartea da eta, era berean, gizartearen eta euskerearen garapenaren alde egitea' da.
Aurtengo Literaturako Nobel Saria euskeratzeko XXIV. Jokin Zaitegi Lehiaketea deitu dabe
2010-11-04 13:18 kulturbizAurten Suediako Akademiak Mario Vargas Llosa idazle peruarrari emon deutso Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Lehiaketearen helburua Vargas Llosak idatzitako Pantaleón y las visitadoras eleberria itzultzea da.
Bilboko Udalak laguntzinoa emon deutso Bilbon errodau eta zine aretoetara zemendiaren 12an helduko dan 'Bon appetit' filmari
2010-11-04 12:07 BarriakBon appetit filmaren aurre-estreinaldia datorren zapatuan, zemendiak 6, izango da Bilbon, eta bertan egongo da protagonista nagusia, Unax Ugalde antzezle euskalduna.
Kultura bonoak barriro eskuragai
2010-11-04 12:00 kulturbizEusko Jaularitzako Kultura Sailak bigarren urtez eskainiko ditu kultura bonoak. Liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko balio dau bono horrek.
Uberan.org, berbak berbagai izango dituan ataria
2010-11-04 10:52Uxue Alberdi eta Oier Guillan idazle eta kazetariek Hitzen uberan webgunea sortu dabe. Literaturea izango dau berbagai atari barriak, sortzaileen esanetan, 'liburuetan ez eze, literaturea erakusketatan, berbaldietan, kantetan, errezitaldietan, iragarkietan, telesailetan eta beste mila lekutan be' badago. Leku horreetara ailegetako amesa daukie www.uberan.org helbidean.
II. Kantuaren Kantoia zemendiaren 4tik 25era Durangon
2010-11-03 17:49 Musikea II. Kantuaren Kantoiaren egitaraua:-Zemendiak 4: Imanol Ubeda (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan).
- Zemendiak 11: Aiora Renteria (Zea Mays).
- Zemendiak 18: Rafa Rueda.
- Zemendiak 25: Xabi Bandini (Kerobia).
Kultura-enpresen proiektu barritzaileentzat laguntza-lerro barria hasi dau Eusko Jaurlaritzeak
2010-11-03 17:38 kulturbizLaguntzen helburua 2010. urtean gauzatutako edo proiektautako egitasmoak dira, bai banaka bai talde batean onuradun izan nahi dauen enpresa bakotxak aurrez egindako gogoeta estrategikoaren esparruan kokatuta. Betebehar horren arrazoia da bermatzea laguntzen jasotzaile diran enpresek jada kokagune proaktiboa erakustea ingurune digital barrietan.
DAR taldeak 'Unas pocas monedas' CD barria aurkeztu dau Bilbon
2010-11-03 17:18 MusikeaDisko honetan estilo aniztasuna dago, bai musikearen aldetik, izan be, rock, punk, ska edo hardcore doinuak jorratzen dituelako, bai hitzen aldetik, askotariko gaiak lantzen dituelako.
IX. Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia datorren zapatuan getxon
2010-11-03 14:43 MusikeaAurten gure artean izango dira: Filippo Gambetta eta Claudio de Angeli (Italia); Blai Casals eta Manu Sabaté (Katalunia); Imosima (Bretainia); eta Mirari Azkune eta Aitziber Otegi; Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola; eta Kupela taldea (Euskal Herria).
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...