Estadurik bako nazinoetan kultur eta jatorri aniztasunaren gaiari heltzeko moduak izango ditue berbagai Donostian

Bizkaie! 2013-03-14 09:46   jardunaldiak

Aniztasunaren kudeaketa: Països Catalans eta Euskal Herria izenburuko jardunaldiak antolatu ditue martiaren 14rako eta 15erako Donostiako Miramar Jauregian; Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako eragile instituzionalak, politikoak eta akademikoak batuko dira, bi nazinootan kultur eta jatorri aniztasuna kudeatzeko daben erronkea berbagai hartuta.

Aniztasunaren kudeaketa: Països Catalans eta Euskal Herria izenburuko jardunaldiak antolatu ditue martiaren 14rako eta 15erako Donostiako Miramar Jauregian; Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako eragile instituzionalak, politikoak eta akademikoak batuko dira, bi nazinootan kultur eta jatorri aniztasuna kudeatzeko daben erronkea berbagai hartuta. Politika instituzionaletan eta gizarte esku-hartzekoetan aniztasun hori kudeatzearen nondik norakoak aztertuko ditue.

Jardunaldiok Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu ditu eta EHUk, Eusko Ikaskuntzak eta Ciemen zentro katalanak antolatu ditue, Euskal Herria 11 Kolore herritarren ekimenaren, EHU Guneren eta IAIZen (Identitate eta Aniztasun Ikerketa Zentroa) lankidetzeagaz.

Jardunaldiotan izango dira, besteak beste, Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea; Marcos Nanclares, Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazino eta
Aniztasun zuzendaria; eta Kataluniako Generalitat erakundearen aldetik Xavier Bosch Immigrazino zuzendari nagusia eta Angel Colom Immigrazino arduraduna. Era berean, CIU, ERC eta CUP alderdietako ordezkariek, EHUko irakasleek eta Kataluniako unibersidadeetakoek hartuko dabe parte ekitaldian, Eusko Ikaskuntza, Ciemen, Kontseilua, Fato Cultural Galego, Altres Andalusos eta beste gizarte erakunde batzuetako ordezkariakaz batera.

Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan kultur eta jatorri aniztasunaren arloan dagozan erronkak eta horreei heltzeko moduez gogoetea egingo dabe hizlariek. Bestalde, identidade eta kultur fenomenoen bilakaerearen eta egungo kudeaketearen diagnostikoa egiten saiatuko dira partaideak. Azkenik, estadurik bako nazinoen subiranotasun-prozesuen esparruan gai horreek planteetan dituen erronkak eta lan-arloak zehaztuko ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu