'Bat-batean' musikea eta bertsoa osogai dituan ikuskizuna estreinauko dabe Gallartan

Bizkaie! 2013-03-18 14:34   Bertsolaritzea

Bertsoa eta musikea buztartzen dituan Bat-batean izeneko ikuskizuna aurkeztu dau Oskar Estangak. Bertsotan grabautako musikeagaz, gitarrea lagun, beste bertsolari batzuekaz kantuan egingo dau. Lehenengo saioa barikuan daukie, hilak 22, Gallartan.

Bertsoa eta musikea buztartzen dituan Bat-batean izeneko ikuskizuna prestau dau Oskar Estangak. Bertsotan grabautako musikeagaz, gitarrea lagun, beste bertsolari batzuekaz kantuan egingo dau. Lehenengo saioa barikuan daukie, hilak 22, Gallartan.

Musikea lehendik aukeratuta eroango dabe saioetara, izan leike tangoa, sambrea, reggaea edo Guantanamera abestia, daborduko saio musikatuetan ohiko bihurtu diran doinuak. Estangak zuzenean joko dau gitarrea, eta bertsolariek be momentuan egingo dabe bertsotan. Gallartan Jon Martin bertsolariagaz jardungo dau, baina hurrengo saioetan beste bertsolari batzuk hartuko dabe parte, Aimar Karrikak, Etxahun Lekuek eta Migel Mari Elosegi Luze-k, besteak beste.

Bat-batean ikuskizunak oinarrizko formatua badauka be, emonaldiaren arabera egokitzeko prest dago Estanga. Saioaren osogaiak bertsolari bi, gitarrea eta grabetako musikea dira, baina esperimentatako gogotsu dagoz. Beraz, izan leike bertsolari gehiagok parte hartzea, edo gai-jartzailea izatea, berbarako.

Lehenengo saioa Gallartako Argia jatetxean egingo dabe, martiaren 22an, 22:00etan. Ostean, beste hitzordu bi ditue: apirilaren 13an, Iruñeko La Hormiga Atomican, 20:00etan; eta, maiatzaren 23an, Bilboko Begoñako Udaltegian, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu