Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketetea Durangaldeak eta Ipar Uribek jokatuko dabe

Bizkaie! 2013-03-13 16:35   Bertsolaritzea

Atzo eta gaur jokatu dira finalaurreak, eta finalerako sailkatutako talde biak Durangaldea eta Ipar Uribe izan dira. Durangaldeak Arratiari irabazi eutson atzo eta gaur, barriz, Ipar Uribek lortu dau finalerako txartela Bilboaldea kanporatuta.

Atzo eta gaur jokatu dira finalaurreak, eta finalerako sailkatutako talde biak Durangaldea eta Ipar Uribe izan dira. Durangaldeak Arratiari irabazi eutson atzo eta gaur, barriz, Ipar Uribek lortu dau finalerako txartela Bilboaldea kanporatuta.

Sariketa hau eskualdeka jokatzen da eta 7 taldek hartu dabe parte: Enkarterri, Arratia, Durangaldea, Bilboaldea, Busturialdea, Ipar Uribe eta Lea Artibai.

Atzoko finalaurrekoa Durangoko institutuan egin zan Durangaldea eta Arratiaren artean eta gaurkoa Algortako Aixerrota institutuan Ipar-Uribe eta Biboaldearen artean.

Durango institutuan, 200 bat ikasle zaratatsuren aurrean, ondokoak izan ziran kantatu eben bertsolariak eta lortutako puntuak:

Durangaldeko taldean, 18 urtera artekoak: Garoa Angiozar, Iruri Altzerreka eta Txaber Altube eta 19-24 bitartekoak: Aitor Bizkarra, Ander Gerrikaetxebarria eta Ane Alegria.

Arratiako taldean, barriz, 18 urtera artekoak: Arrate Gaztelu, Aitor Asua eta Beñat Alonso; 19-24 bitartekoak: Malen Amenabar, Irati Astondoa eta Illart Gumuzio.

Puntuazinoari jagokonez, Durangaldeak danetara 387 puntu lortu zituan eta Arratiak, barriz, 385.

Beste alde batetik, Ipar Uribe eta Bilboaldearen arteko bigarren finalaurrekoa Getxon jokatu da lehenengoz, Algortako Aixerrota institutuan. Ikusleak institutuko 150 bat ikasle izan dira. Hona hemen lortutako emoitzak:

Ipar Uribeko taldean kantau dabenak: Unai Mendiburu, Aitzol Muruaga eta Paule Loizaga (18 urtera arte) eta Inazio Vidal, Peio Arondo eta Imanol Uria (19-24).

Bilboaldean, barriz, Iker Aiartzaguena, Ander Anakabe eta Jon Larrabide (18 urtera arte) eta Peio Molinuevo, Andere Molinuevo eta Iker Garitagoitia (19-24) izan dira kantau dabenak.

Puntuazinoan Ipar Uribe (388) nagusitu jako Bilboaldeari (343).

Kontuak kontu, Sariketea amaitzeko finala baino ez da falta; hitzordua datorren asteko barikuan, hilaren 22an, izando da Bilboko Kafe Antzokian; aurrez aurre: Durangaldea eta Ipar Uribe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu