Bernardo Atxagari eskainitako programa zabal bat antolatu dabe Madrilen martiaren 20tik apirilaren 7ra

Bizkaie! 2013-03-18 16:59   jardunaldiak

Obabakoak eleberriaren 25. urteurrenean, Centro Dramático Nacional, Casa del Lector eta Matadero Madrid zentroan dagoan Cineteca kulturguneek Bernardo Atxagari eta bere lanari eskainitako kultur programa zabala antolatu dabe Madrilen martiaren 20tik apirilaren 7ra bitartean, Etxepare Euskal Institutuagaz alkarlanean.

Obabakoak eleberriaren 25. urteurrenean, Centro Dramático Nacional, Casa del Lector eta Matadero Madrid zentroan dagoan Cineteca kulturguneek Bernardo Atxagari eta bere lanari eskainitako kultur programa zabala antolatu dabe Madrilen martiaren 20tik apirilaren 7ra bitartean, Etxepare Euskal Institutuagaz alkarlanean.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, ekintzarik garrantzitsuena Antzerkiz alkarteak (Bilboko Arriaga, Gasteizko Principal eta Donostiako Victoria Eugenia) eta Tanttaka Teatroa konpainiak produzidutako El hijo del acordeonista Atxagaren Soinujolearen Semea (2004) eleberrian oinarrituta Patxo Telleriak idatzitako eta Fernando Bernuesek zuzendutako antzezlana izango da.

Soinujolearen semea lanak Joseba eta David adiskideen istorioa kontetan dau, eskolan alkarregaz bizitako umezaroan hasi eta gerraren eta biolentziaren infernura igaro arte. Memoria, herrimina, adiskidetasuna eta maitasuna lako gaiak jorratzen ditu askorentzat Atxagaren lanik personalena danak.

Antzezlana Centro Dramático Nacionaleko Valle-Inclán Antzokian izango da ikusgai, martiaren 22tik apirilaren 7ra bitartean. Gainera, eta CDNren historian lehen aldiz, martiaren 30eko eta 31eko saioak euskeraz izango dira, Soinujolearen semea, gaztelaniazko azpitituluakaz-, Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzeari esker.

CDN eta Etxepare Institutuaren arteko alkarlanaren beste emoitzetako bat martiaren 25ean Los lunes con voz programearen barruan Valle-Inclán Antzokian egingo dan saioa izango da. Egun horretan, Bernardo Atxagak Reacciones ante una piedra rayada mundu poetiko-irudizkoen garrantziari buruz hausnartzen dauen berbaldia emongo dau. Ondoren, Ruper Ordorikak eta Arkaitz Minerrek batez be Atxagak idatzitako berbetan oinarritzen diran abestiez osotutako kontzertua eskainiko dabe.


El universo de Atxaga

Etxepare Euskal Institutuak El universo de Atxaga egilearen lanari buruzko ibilibidea jasoten dauen ikus-entzunezkoa produzidu dau, Mari Jose Olaziregik eta Estibalitz Ezkerrak idatzitako gidoiagaz eta Carlos Rodriguezen zuzendaritzapean.

Ikus-entzunezkoa martiaren 20an izango da ikusgai, 19:30ean, Casa de Lector gunean (Matadero Madrid); Patxo Telleria antzezle, idazle eta zuzendariak gidatuko dau zuzenean saioa eta Bernardo Atxagak berak be parte hartuko dau.

Martiaren 20an bertan, 21:00etan, Atxaga en las artes erakusketea be zabalduko da Matadero Madrid-eko Cineteca gunean. Etxepare Euskal Institutuak sortu dau erakusketea eta Itziar Zubizarreta idazlea da komisarioa. Atxagak beste sortzaileakaz dituan hartu-emonak -musikariak, ilustratzaileak, idazleak eta abar- eta bere sormen mundua besteen begiradearen bitartez hitzaldi, film edota antzezlanetan islatzen dan modua azaltzea da erakusketearen helburu nagusia. Apirilaren 7ra bitartean izango da zabalik.

Gainera, Cineteca guneak Atxaga en el cine zikloa be hartuko dau, martiaren 23an eta 24an. Bertan, lau film emongo dira: Bernardo Atxagari eta bere lanari buruzko Leku hutsak. Hutz beteak dokumentala, Joxeanjel Arbelaitzek egindakoa; eta film bihurtutako idazlearen hiru eleberri: Obaba, Montxo Armendarizena; Zeru horiek, Aizpea Goenagarena; eta Bi anai, Imanol Rayok zuzendua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu