Fermin Muguruza, Klaxons eta Mark Lanegan, Bilbao BBK Liven
2013-03-14 10:58 MusikeaDatorren garagarrilean Bilbao BBK Live jaialdian joko daben beste hamasei talderen izenak iragarri ditue antolatzaileek, besteak beste, Mark Lanegan Band, Benjamin Biolay, Charles Bradley eta Fermin Muguruza.
Datorren garagarrilean Bilbao BBK Live jaialdian joko daben beste hamasei talderen izenak iragarri ditue antolatzaileek, besteak beste, Mark Lanegan Band, Benjamin Biolay, Charles Bradley eta Fermin Muguruza.
Screaming Trees, Soundgarden eta Pearl Jam taldeetako partaide izandako Laneganek Blues Funeral estudioko azken diskoa aurkeztuko dau, Bilbon. Bestalde, Carl Barat gitarra-jotzaile britainiarragaz helduko da Benjamin Biolay, Kobetamendira.
Charles Bradley And His Extraordinairesen eta Fermin Muguruzaren kontzertuak be baieztau ditue. Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako ibilitako abeslari gipuzkoarrak martiaren amaieran ekingo deutso No More Tour 2013 mundu mailako bireari bederatzi lagunez osotutako Kontrakantxa taldeagaz batera.
Orain arte iragarritako taldeez gan, Klaxons, Billy Talent, Soulwax, Twin Shadow, Gary Clark Jr, The Weeks, Arcane Roots, Little Boots, Spector, Birdy Nam Nam, Hacktivist eta The Bots nabarmendu daitekez.
Gogoratu lehendik baieztatuta dagozala Fatboy Slim, The Hives, Biffy Clyro, Kings of Leon, Green Day eta Depeche Mode
Egun bakarrerako sarrerak salgai dagoz honezkero, 49 euroan (+ banaketa gastuak, 6 euro). Hiru egunetarako bonoak, barriz, 105 euroan dozuez salgai + banaketa gastuak (6€)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!