2012ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditu Euskaltzaindiak
2013-03-13 14:45 sariak-autortzakResurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Danetara, aurton 167 lan aurkeztu dira. Akademiak berak eta BBK Fundazinoak idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortu zituen sariok.
2012ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Danetara, aurton 167 lan aurkeztu dira. Akademiak berak eta BBK Fundazinoak idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortu zituen sariok.
Genero bi saritzen dira Azkue Sarietan, narrazinoa eta poesia. Eta arlo bakotxean, maila bi dagoz: A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. 2012ko edizinoan, 167 idazlan jaso dira, 94 Gipuzkoakoak, 57 Bizkaikoak, 10 Nafarroakoak, eta 6 Arabakoak.
Urtero lez, Euskaltzaindiak literatura arloko persona adituak izentau ditu epaiamahaiko. Aurten, A mailan, Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta izan dira epamaihaikideak; eta B mailan, Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza.
A Mailako narrazino ataleko irabazleak ondokoak izan dira: lehenengo saria, Gauza txikiak, Izar Foroni (Zerain); bigarren saria: Altxa porru!, Iñaki Arizmendi (Azpeitia); eta, hirugarren saria, Bizi berri baten bila (Uxue Imaz, Ataun). Poesia alorrean ez da lanik aurkeztu.
Ba Mailako sariei jagokenez, prosan, honexek izan dira saridunak: lehengo saria, Metamorfosia (Garazi Mugarza, Mallabia); bigarren saria, Goian bego, (Markel Txasko, Errenteria); eta, hirugarren saria, 06:18 (Maialen Akizu, Urretxu). Poesian honeek izan dira irabazleak: Agerraldi perfektuenetan, (Eider Perez, Pasai San Pedro); Baztertutako zapata gehiago egon ez dadin, (Maialen Elortza, Oiartzun); eta, Tangoaren eskean, Eider Perez, Pasai San Pedro)
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!