Iñaki Irasizabal durangarrak 'Bizkartzainaren lehentasunak' nobela baltza argitaratu dau
2013-03-15 10:26 KultureaBizkartzainaren lehentasunak nobela baltza kaleratu dau Iñaki Irasizabal durangarrak, Elkar argitaletxearen eskutik. 2011ko udan kokatu dau istorioa, ETAren su-eten sasoian.
Bizkartzainaren lehentasunak nobela baltza kaleratu dau Iñaki Irasizabal durangarrak, Elkar argitaletxearen eskutik. 2011ko udan kokatu dau istorioa, ETAren su-eten sasoian.
Armak behin betiko ixtea erabagi dau ETAk, baina oraindino ez dau horren barri ofizialik emon. Erakundearen zuzendaritzan poliziak infiltraurik euki dauen satorra atera da, eta ha diskrezinoz zaintzea pentsau dau Barne Sailak, Bilboko Errekalde auzoko pisu batean. Martin Goena, garai batean militante armatua eta gaur zinpeko guarda danak egingo ditu bizkartzain lanak.
Lan erraza begitantzen jako, su-eten egoeran bizi dira, baina... Zelakoa izan eikean satorra pentsatzeko orduan topikoak albo batera itxi gura nituan -azaldu eban egileak- Ezin zan sekulako fanatikoa izan, bestela igarri egingo eben, eta gizon pragmatikoa egitea erabagi neban. Telebistako barrien aurrean edozeinek emongo leuken eretxia emoten dauena. Gu guztiok modukoa, ez onegia, ez txarregia, ez azkarregia.
Sasoi jakin bateko errealidadea jaso arren, nobelea fikzinoa dala nabarmendu dau, inor ez dala inoren ordezko. Nobela baltza da Bizkairtzainaren lehentasunak arin irakurtekoa eta irakurterraza, egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez. Egunkarietako garai zehatz bateko barriek osotzen dabe nobelearen testuingurua. Dana dala, beste ezer baino lehen argi utzi nahi neuke nobela bat dala, fikzinoa beraz, eta testuan agiri diran ekintza zein egoera guztiak asmautakoak dirala.
Iñaki Irasizabal (Durango, 1969) hainbat nobela ditu argitaratuta, besteak beste, Borrokaren baitan (2002, Hiria), Mendaroko txokolatea (2005, Elkar), Igelak benetan hiltzen dira (2011, Elkar) eta Orbe auziaren ingurukoak (2012, Elkar).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!